Dokumentuaren akzioak
Interneteko domeinu berriei buruzko ekitaldi ibiltaria Bilbon
  2016/10/10 - unibertsitatea.net
    
                   Deustuko Unibertsitateko egoitzan izango da urriaren 21ean eta hainbat arlotako adituek parte hartuko dute
                
            
            
        
                             
                             TheName.Show interneteko domeinu berrien inguruko ekitaldi ibiltaria da eta Bilboko Deustuko Unibertsitateko egoitzan izango da lehenengoz urriaren 21ean.
Domeinu berriak ezagutzeko aukeraz gain, Interneteko, marketineko zein e-commerce arloko adituak entzuteko aukera izango da. Antolatzaileen esanetan ekitaldia praktikoa da guztiz eta interesa duen edonork parte hartu lezake, ez da aditua izan beharrik. Domeinuak ahalik eta gehien nola aprobetxatu ikasteko edota kontaktu interesgarriak egiteko -enpresekin, profesionalekin zein aholkulariekin- aukera ere izango da.