Dokumentuaren akzioak
Agoratik Ziberplazara. Espazio publikoaren dimentsio politikoak, sozialak, kulturalak, digitalak eta ez-digitalak aztergai Donostian
CultMedia izenarekin, 2002an, Pragan, zortzi herrialdetako hainbat unibertsitatetako berrogei irakasleek INTERNATIONAL NETWORK OF CULTURAL DIVERSITY AND NEW MEDIA europear sarea sortu zuten. Diziplina anitzeko sare honek, media berriek gizartean duten eragina nazioarteko ikuspegi konparatibo batetik aztertzea du helburu.
Sareko partaideek beren azken ikerketak aurkezteko urtero bilkura bat antolatzen dute. Aurtengo bilkura Donostian izango da, Donostia Europako Kultur Hiriburua dela aprobetxatuz. Aurten landuko den gaia, Agoratik Ziberplazara: espazio publikoaren dimentsio politikoak, sozialak, kulturalak, digitalak eta ez-digitalak izango da. UPV/EHUk eta Eusko Ikaskuntzak antolatu dute aipatu bilkura.
Hiriari eta bizikidetzako espazio partekatu edo/eta publikoei buruzko gogoeta egingo dute hiru egunetan -irailaren 26tik 28ra- Europako hainbat adituren eskutik.
Antolatzaileen esanetan "elkarrengandik hurbil baina bereizita dauden lau foko izango dira foro irekietako agertokiak; bakoitza hiri gisa ulertutako gizakiaren organo edo funtzio batekin identifikatuta: Azala, Birikak, Garuna eta Bihotza".
Hitzaldiak, alemanieraz eta ingelesez izango dira. Aldi bereko itzulpen zerbitzua egongo da (euskara eta gaztelania).
Egitarauaren berri zehatzagoa izateko eta izena emateko Eusko Ikaskuntzaren webgunean