Dokumentuaren akzioak
Atzotik martxan "English on Tuesdays" Bilboko Bilborock aretoan
Martxan da berriro ere English on Tuesdays ekimena. Laugarrenez antolatu dute Bilboko Udalak eta Deustuko Unibertsitateak era atseginean ingelesezko mintzamena eta entzumena lantzeko asmoz.
Atzo izan zen lehenengo saioa eta azaroaren 22ra bitartean beste lau asteartetan (irailaren 20a, urriaren 11 eta azaroaren 8 eta 22a) bilduko dira Bilborock aretoan, iluntzeko 19:00etatik aurrera. Erasmus programarekin Bilbora heldutakoak dira topaketetan dinamizatzaile ibiliko direnak eta parte hartzeko nahikoa da hitzordura agertzea. Doan izango da. Hori bai, antolatzaileen esanetan“gogoz joan behar da ingelesez hitz egiteko, ezagutza partekatzeko, beste gazte batzuk ezagutzeko eta Erresuma Batua, AEB eta Australiako ikasleekin interakzioan aritzeko”.