Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian EHU Irrati Maratoia Euskararen Egunaren harira

Dokumentuaren akzioak

EHU Irrati Maratoia Euskararen Egunaren harira

2016/12/01 - unibertsitatea.net
Gizarte eta Komunikazio Zientzietako Fakultatean euskararen erabilera sustatzeaz gain, ikasturte desberdinetako ikasleen arteko elkarlana bultzatzea, euskal kazetaritza lantzea eta hainbat gaien inguruko gogoeta eta eztabaida bultzatzea ere badira ekimen honen helburuak

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko, bihar, bezperan, UPV/EHUko Kazetaritza, Ikus-entzunezko Komunikazioa zein Publizitatea eta Harreman Publikoetako irakasleek bultzatuta EHU Irrati Maratoia egingo da. Euskararen erabilera sustatu asmoz, maratoian Gizarte eta Komunikazio Zientzietako Fakultateko maila desberdinetako 50 ikaslek parte hartuko dute eta goizeko 11.00etatik eguerdiko 14.00etara euskara eta gazteak, euskara eta kazetaritza zein euskara eta unibertsitatea izango dituzte hizpide.

Fakultatean eta ikasleen artean euskararen erabilera sustatzeaz gain,  Ikasturte desberdinetako ikasleen arteko elkarlana bultzatzea, euskal kazetaritza lantzea eta hainbat gaien inguruko gogoeta eta eztabaida bultzatzea ere badira ekimen honen helburuak. "EHU Irrati Maratoia" fakultatean bertan bakarrik ez, EHUtb-n ere ikusi eta entzun ahal izango da eta Bizkaiko Campuseko Mikel Laboa plazan ere jarriko dituzte bozgorailuak. Sare sozialetan ere martxan da maratoia.

Etiketak: UPV-EHU UPV/EHU