Dokumentuaren akzioak
"3 minututan" lehiaketako finala egingo dute gaur arratsaldean Iruñeko Planetarioan
Zientzia Astearen barruan, gaur 19:00etan NUPek antolatutako "3 minututan" lehiaketaren finala izango da Iruñeko Planetarioan. Gradu, ziklo edo master ikasleei zuzendutako lehiaketa da eta NUPek berak aurretik martxan jarritako Tesia 3 minututan lehiaketan du jatorria. Kasu honetan ikasketa amaierako lanak izango dira hiru minututan eta jendaurrean aurkeztu beharko dituztenak. Aurtengo Urriaren 7a baino lehen aurkeztutako lanak izan behar dute nahita nahi ez.
Guztira hamabi lagun pasatu dira finalera eta kategoria bitan parte hartuko dute. Master amaierako lana aurkeztu dutenak batetik eta gradu edo ziklo amaierakoa aurkeztu dutenak bestetik. Kategoria bakoitzeko irabazleak 500 euroko saria jasoko du.
Hainbat eratako lanak izango badira ere, gehienak ingeniaritza arlokoak dira.