Dokumentuaren akzioak
Ekintzailetza eta finantzazio aukera berriak protagonista hirugarren Enpresarean azokan
Ekintzailetza eta Finantziazio aukera berriak. Etorkizuneko erronkei aurre egiteko formula berriak izenburupean, Enpresarean Azokak ekintzailetza eta finantzazio aukera berriak aztertuko ditu bere hirugarren edizioan.
Aditu zein ekintzaileak bilduko dira azaroaren 3an Orona enpresaren Ideo berrikuntza gunean (Hernani) izango den topaketan, “esperientzia handiko eta ibilbide luzeko pertsona sortzaile eta berritzaileak” antolatzaileen esanetan. Horiekin batera finantziazio erakunde garrantzitsuetako ordezkariek ere parte hartuko dute.
Enpresarean Azoka Bai Euskarari Ziurtagariaren Elkarteak bi urtean behin antolatzen duen jardunaldia da eta helburua euskaraz lan egiten duten enpresa eta profesionalen saretze eta elkarlana sustatzea da.
Azokarekin batera, Arin-arin izeneko proiektu ekintzaileen aurkezpen saioa ere izango da eta aurten sari eta guzti. Parte-hartzaileek hiru minututan aurkeztu beharko dituzte beraien ideia, proiektu edo egitasmo ekintzaileak. Esku artean zein buruan dituztenak. Sormena eta laburtzeko gaitasuna baloratuko dira eta 2.000 euroko diru laguntza emango zaio irabazleari, bi hilabeteko epean ekintzailetza eta lurraldearekiko konpromisoa hobekien uztartzen dituen proiektua gauzatzeko.
Dagoeneko zabalik dago jardunaldian eta Arin-Arin saioan izena emateko epea