Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Bilbao Bizkaia DWeek martxan bigarrenez

Dokumentuaren akzioak

Bilbao Bizkaia DWeek martxan bigarrenez

2016/11/17 - unibertsitatea.net
Azaroaren 17tik 30era bitartean izango da Bilbon eta helburua sormen-industriak bultzatzea da. Hitzaldi, lantegi eta erakusketak izango dira besteak beste. Deustuko Unibertsitateak, UPV/EHUk zein Mondragon Unibertsitateak ere parte hartuko dute.

Gaur hasi eta azaroaren 30era bitartean Bilbao Bizkaia DWeek egingo da bigarrenez BIDCen eskutik. Sormen-industriak sustatzea du helburu  ekimenak. Hala nola, arkitektura, artisautza, ikus-entzunezkoak, eduki digitalak, diseinua, interiorismoa, moda eta bideo-jokoak.

Aste bitan 40 ekitalditik gora izango dira. Hitzaldiak, tailerrak eta erakusketak, besteak beste. Profesionalentzat, unibertsitarioentzat, herritarrentzat zein etxeko txikienentzat.

Sormen-industriak erdigunera ekartzeaz gain, negozio aukerak sortzea, diziplinen artean networkinga sustatzea, eta joerak zeintzuk diren ezagutuz sektoreko profesional zein enpresei aurrera egiten laguntzea ere badira helburu. Deustuko Unibertsitateak, UPV/EHUk zein Mondragon Unibertsitateak ere parte hartuko dute ekitaldien antolaketan.