Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Mikrobio fitopatogenoek igorritako konposatuek landareen hazkundea sustatzen dute IdAB-en ikerketa baten arabera

Dokumentuaren akzioak

Mikrobio fitopatogenoek igorritako konposatuek landareen hazkundea sustatzen dute IdAB-en ikerketa baten arabera

2016/11/24 - unibertsitatea.net
“Ikerketa honek lehenengo aldiz proposatzen du ‘Zomorro txarrak, langile onuragarriak’ kontzeptua
Mikrobio fitopatogenoek igorritako konposatuek landareen hazkundea sustatzen dute IdAB-en ikerketa baten arabera

Ikerketa-taldea. NUP

Mikroorganismo sorta handi bat, onddo eta bakterio fitopatogenoak barne, landareen hazkundea, loraketa eta erreserbako substantzien metaketa sustatzen duten konposatu lurrunkorrak igortzeko gai da. Horixe frogatu du Agrobioteknologia Institutuko (IdAB) ikertzaileek zuzendutako ikerketa batek. Aipatutako Institutua Zientzia Ikerketarako Kontseilu Nagusiaren (CSIC), Nafarroako Unibertsitate Publikoaren (NUP) eta Nafarroako Gobernuaren arteko elkarlanetik sortutako da.

Aurkikuntza hau hazkuntzan era jasangarrian etekin hobeak lortzeko erabilgarria da eta baita ohiko tratamendu agrokimikoen alternatiba moduan ere. Ikerketa honen berri eman dute “Plant Cell and Environment” eta “Plant Physiology” aldizkarietan idatzitako artikuluetan.

Agrobioteknologia Institutuan CSICeko ikertzaile den Javier Pozuetaren esanetan, “ikerketa honek lehenengo aldiz proposatzen du ‘Zomorro txarrak, langile onuragarriak’ kontzeptua. Kontzeptuaren arabera, mikroorganismo ez onuragarriak aztertu gabeko eta etorkizun handiko ahalmen bioteknologiko handia duten substantzia estimulagarrien harrobi dira”.