Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Teknologia berrietan euskararen erabilera izango dute mintzagai bosgarren Ika Mizkan

Dokumentuaren akzioak

Teknologia berrietan euskararen erabilera izango dute mintzagai bosgarren Ika Mizkan

2016/12/07 - unibertsitatea.net
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gaztezulo aldizkariak sustatutako ekimen honek euskarari buruz mahai inguruan jarriko ditu Mondragon Unibertsitateko, UPV/EHUko zein Deustuko Unibertsitateko ikasleak.
 Teknologia berrietan euskararen erabilera izango dute mintzagai bosgarren Ika Mizkan

Durangoko azokan egindako aurkezpena. UPV/EHU

"Eta hik? Nola bizi dunk euskara?" Euskararen erabileraren garrantziaz jabetzeaz gain, gai jakin baten inguruan eztabaidatu eta iritziak elkar trukatzeko sortu zen Gipuzkoako Foru Alundiak eta Gaztezulo aldizkariak sustatutako Ika Mizka ekimena. Bosgarren edizioa martxan da dagoeneko eta oraingo honetan teknologia berrietan euskararen erabilera landuko dute Mondragon Unibertsitateko, UPV/EHUko zein Deustuko Unibertsitateko ikasleek.

Sare sozialak, gailuak eta sarea bera gure eguneroko bizitzaren parte bilakatu diren honetan, teknologia berrien eremuan eta bertan ohikoak diren termino anglosaxoien eremuan, euskarak jokatzen duten paperari buruz mintzatuko dira ikasleak.

Ikasleekin batera animatzen diren herritarrek zein hainbat pertsona ezagunek parte hartuko dute mahaiaren bueltan solasaldia eta zizka-mizkak uztartuz.

Aurkezpenaren osteko lehenengo saioa 2017ko otsailaren 16an izango da, Mondragon Unibertsitateko Orona Ideo campusean. Martxoaren 9an Donostiako UPV/EHUren Informatika fakultatean izango da bigarrena eta azken saioa martxoaren 22an Donostiako Deustuko Unibertsitatearen campusean.