Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "Piztu piztia!" badator Kameratoia

Dokumentuaren akzioak

"Piztu piztia!" badator Kameratoia

2016/10/27 - unibertsitatea.net
Euskaltzaleen Topaguneak antolatzen duen Euskal Herriko Ikus-Entzunezkoen Rallya abenduaren 3tik 6ra izango da, Durangoko Azokako Irudienean, eta azaroaren 24ra arte izango da zabalik izen ematea

Euskal Herriko Ikus-Entzunezkoen Rallyak, Kameratoiak, "irudimena biluztera eta barruko 'piztia' askatzera" animatu nahi ditugu gazteak bere XII. edizioan. Euskaltzaleen Topaguneak antolatutako lehiaketa hau abenduaren 3tik 6ra izango da, Durangoko Azokako Irudienean, eta 18 eta 35 urte bitarteko gazteek hartu dezakete parte.

Abenduaren 3an, harrera ekitaldian, izango dute parte hartzaileek landu beharreko gaiaren eta ezaugarrien berri eta ekitaldia amaitu bezain laster hasiko da Rallya. Sortzaileek 48 ordu izango dituzte film laburrak egiteko eta entregatzeko.

Sari banaketa abenduaren 6an izango da Irudienean. Bertan, lan guztiak erakutsiko dira eta epaileek erabakiko dute zeintzuk diren hiru lan onenak. Aurten 2.600 euro banatuko dira hiru talde onenen artean eta, publikoaren sariaz gain, izango da beste saririk.

Parte-hartzeko izena emateko epea azaroaren 24an amaituko da eta izena ematen duten lehen 30 taldeek soilik izango dute parte-hartzea bermatuta; gainerakoak itxarote zerrendan sartuko dira.