Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Bilboko Deustuko zubian esku-hartze artistikoa egiteko deialdia

Dokumentuaren akzioak

Bilboko Deustuko zubian esku-hartze artistikoa egiteko deialdia

2016/06/02 - Unibertsitatea.net
Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren fakultateak egin du deialdia eta ekainaren 12ra arteko epea ireki dute proposamenak bidaltzeko.

UPV/EHUko Arte Ederren fakultateak, beste behin, Bilboko Deustuko zubian esku-hartze artistikoak egiteko deialdia ireki du.

Aurreko urteetako lanen parekoak izango dira aurtengoak ere. Hartara, xedea, Deustuko zubiko etxetxoan -zubiko altxatze makinaria gordetzen den erakinean-, proiektu artistiko bat egitea.

Proposamenak aurkezteko epea irekita egongo da ekainaren 12ra arte eta Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako Gradu, Master eta Doktoregoko ikasleei zuzendutako deialdia da. Lanen inguruko xehetasunak lotura honetan kontsulta daitezke.

Aurkeztutako proiektu guztien artean 3 edo 4 aukeratuko dituzte eta horiek ikusgai izango dira hilabetez. Era berean, hautatutako bakoitzari gehienez 500€ emango zaizkio, produkzio-kostu eta ordainsari gisa.

Halaber, datorren astelehenean, ekainaren 6an, bisita bat egingo da lekura; bertan izena emateko, edo informazio zein planoak eskatzeko helbidera idatzi behar da.