Dokumentuaren akzioak
#txiotesia3 lehiaketako 1. datuak: dagoeneko 26 ikertzailek parte hartu dute
#txiotesia3 aurrera doa eta hona hemen 15:00ak bitartean jaso dugunaren inguruko zenbait zertzelada:
-
09.00etatik 15.00etara 26 ikertzailek hartu dute parte.
-
Hauetatik emakumeak 15 dira eta gizonak 9.
-
Parte hartzaileen %35a da doktorea.
Parte hartzaileak hainbat unibertsitatekoak dira. Bertokoak zein kanpokoak: UPV-EHU, UNED, Mondragon Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa, Surreyko Unibetsitatea
Iker Taldeak besteak beste, IXA taldea, Basque Centre for Climate Change, Immunogenetika laborategia, HEZIKOM ikertaldea, Telematikako ikerketa taldea-MU, NOR ikertaldea, BIOMAT ikertaldea, Surrey Morphology Group edota iIntelligent Systems Group-EHU
-
Jakintza-alorrari dagokionez, batez ere gizarte-zientziak, giza-zientziak eta zientzia gaiak landu dira.
-
Parte hartzaile gehienak berriak dira. Ez dute orain arte parte hartu.
Lehiaketa, hala ere, hasi baino ez da egin eta oraindik ere mezuak jasotzen ari gara. Izan ere, 21:00ak arte egongo da parte hartzeko aukera. Zuzenean jarraitzeko #txiotesia3 traola jarraitu.