Dokumentuaren akzioak
Makinen ikasketa gaitasun harrigarria
Makinei adimena nola eman ikertzen daramatzagu hainbat urte. 50. eta 60. hamarkadetako ikertzaileek makinak eskuz programatu nahi zituzten, gizakion ezagutza kodifikatuz eta arrazoiketa logikoak egitea ahalbidetuz. Bide hartan ikusi zuten makinen adimena oso zurruna zela, gizakiok dugun eta gure munduak eskatzen duen malgutasunetik oso urrun. Gaur egungo adimen artifizialaren iraultza ez da bide horretatik etorri. Makinek gure pareko adimena izateko euren kasa ikasi behar dutela ikusi da azkenean. Hain zuzen ere, horixe, makinek nola ikasten duten eta zer egiteko gai diren azalduko du Gorka Azkune Deustuko Unibertsitateko ikertzaileak "Makinen ikasketa gaitasun harrigarria" izeneko hitzaldian.
Hitzaldia urtarrilaren 17an izango da, Bilboko Azkuna zentroan, eta Zientziateka programaren barruan. Hilean bitan UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak antolatzen duten ekimena da Zientziateka; puri-purian dauden zientzia arloko gaiak lantzeko.
Sarrera doakoa da eta gonbidapenak Azkuna Zentroko informazio-gunean hartu behar dira.