Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "Bakea gugandik eraikitzen" jardunaldia urrian

Dokumentuaren akzioak

"Bakea gugandik eraikitzen" jardunaldia urrian

2016/09/23 - unibertsitatea.net
UEUk antolatu du jardunaldia Azpeitiko Udalarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera; bakea eraikitzeko prozesuan sakondu eta gizartea eraldatzeko proposamenak lantzeko oinarriak jarri asmoz

"Bakea gugandik eraikitzen. Egia, justizia, erreparazioa eta berriro ez errepikatzeko bermea" jardunaldiak antolatu ditu UEUAzpeitiko Udalarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera , bakea eraikitzeko prozesuan sakondu eta gizartea eraldatzeko proposamenak lantzeko oinarriak jarri asmoz. Horretarako, besteak beste, ondoko gaien inguruko hausnarketa kolektiboa egingo da:

  1. Indarkeria vs Demokrazia eta Bakea Euskal Herrian. Iragana, oraina eta etorkizuna
  2. Emakumeak. Emakumeen aurkako errepresioaren berezitasunak
  3. Egia, Justizia, Erreparazioa eta Berriro Ez Errepikatzeko Bermea. Iragana, oraina eta etorkizuna
  4. Kontakizuna: Bake eta adiskidetze prozesuan dituen funtzioak. Sendaketa pertsonal eta kolektiboari laguntzen dion kontakizunaren ezaugarriak. Bakea lortzeko laguntzen duten kontakizunak. Emakumeen kontakizunen alderdi zehatzak
  5. Gatazkak eta Munduko Bake Prozesuak. Gatazkak izan dituzten herrietan esperientzi desberdinak ezagutu eta bere bizikidetasunaren eraikuntzari ekiteko modua aztertu. Zer ikasi dezakegu?

 

Urriaren 14an eta 15ean izango da Azpeitian eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea.

Informazio gehiagorako www.ueu.eus