Dokumentuaren akzioak
Zientzia astearen atarian Behaketa Astronomikoa antolatu dute gaur iluntzerako Iruñeko Planetarioan
Ikasleen artean bokazio zientifikoa bultzatu eta zientzia zein zientzialarien lana jendarteratzeko asmoarekin antolatu dute beste behin ere Nafarroako Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren astea. Azaroaren 7tik azaroaren 16ra bitartean izango da, baina gaur, azaroaren 4an, iluntzeko 7etarako Behaketa Astronomikoa antolatu dute Iruñeko Planetarioaren kanpoaldean, Red Astronavarra Sareako kideekin. Euria bada, Planetario barruko Tornamira aretoan izango da. Sarrera doakoa da.
Zientzia Astearen antolaketan Nafarroako Zientziaren Lagunen Klubak, Nafarroako Unibertsitateko Zientzia Fakultateak, Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Iruñeko Planetarioak parte hartu dute.
Argazki erakusketak, ate irekiak, bisita gidatuak, hitzaldiak, mahai-inguruak, tailerrak, txango zientifikoak, NUPek antolatzen duen "3 minututan" lehiaketaren finala edota zientzia, teknologia eta musika uztartzen dituen saio berezia izango dira besteak beste.