Dokumentuaren akzioak
Paris 365 jantoki sozialerako unibertsitate ikasleek hazitako ortuariak
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoko 32 ikaslek jarri dute martxan Ikasketa Zerbitzuko esperientzia. Euren xedea, ParĂs 365 jantoki soziala astero ortuariz hornitzea da, apirilean hasita maiatzean ere hala ari dira.
Bultzatzaileen hitzetan, "elkartasunezko proiektu hau hezkuntza-metodologia bezala erabiltzen da hirugarren ikasmailako bigarren seihilekoko bi irakasgaitan". Horietan, ortuariak hazten dituzte, hain zuzen, 720 metro koadroko Unibertsitateko Praktiketarako eta Nekazaritza Ikerketarako Etxaldeko bi berotegitan.
Proiektuko ikasle guztiek beren borondatez hartu dute parte ekimenean. Lana hasteko, bilera bat egin zuten Paris 365 jantokiko arduradunekin, hango gizarte-egoera ezagutzeko. Ikasleek jantokia erabiltzen dutenei buruzko informazioa jaso zuten, eta jakin zuten, baita ere, zer zerbitzu osagarri eskaintzen diren eta zer nolako ortuariak eta frutak behar dituzten bertan.