Dokumentuaren akzioak
#txiotesia3 lehiaketako epaimahaia zehaztuta
Dakizuen legez azaroaren 22an egingo da #txiotesia3 lehiaketa; ikertzaile euskaldunek egiten duten lana jendarteratu asmoz. Lehiaketa Twitter bidez egingo da eta parte hartzaileek (2013/2016 urte bitartean tesia aurkeztu dutenek edota tesia orain egiten dabiltzan ikertzaileek) beraien tesia 6 txiotan azaltzea lortu behar dute.
Sariak Txiolari ulergarrienarentzat (500€) eta txiolari originalenarentzat (300€) izango dira eta dagoeneko badakigu nortzuk osatuko duten bi sari horiek emango dituen epaimahaia.
Jakintza alor desberdinetako bost kide izango ditu epaimahaiak.
- Koldo Garcia (@koldotxu). Doktorea genetikan, ikertzailea UPV/EHUn, zientziazalea eta UEUkidea.
- Amaia Portugal (@amaiaportugal). Kazetaritzan lizentziatua, Radio Vitoriako erredaktorea, eta Zientzia Kaierako kolaboratzailea.
- Blanca Urgell (@b_urgell). Euskal Filologian doktorea, ikertzailea eta irakaslea UPV/EHUn. Euskaltzain urgazlea.
- Iñaki Larrea (@ilarrea). Hezkuntzan doktorea, ikertzailea eta irakaslea Mondragon Unibertsitateko HUHEZI Fakultatean.
- Ana Galarraga (@AnaGalarraga1). Albaitaritzan eta Elikagaien Zientzian eta Teknologian lizentziatua eta zientzia-komunikatzailea Elhuyarren
Animatu eta parte hartu beraz "Txiokatu zure tesia 6 mezutan" lehiaketan. Azaroaren 22an 09:00etatik 21:00etara bitartean