Ziztu bizian
Koldo Mitxelena saria jaso dute UPV/EHUko bost doktorek beraien euskarazko tesiagatik
Bi urterik behin banatzen dira sariak eta bost jakintza-arlotan banatzen dira: zientzia esperimentalak, ingeniaritza eta arkitektura; osasun zientziak; gizarte eta lege zientziak; zein giza zientziak.
Badator X. Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia
Ikus-entzunezko Komunikazio graduko 4. mailako ikasle talde batek antolatzen du jaialdia eta martxoaren 28tik 31ra bitartean izango aurtengoa. Urtero legez hainbat sail izango ditu eta ia 6.000 euro banatuko dira saritan.
Bertikalean aireratu zein lur hartu eta hegazkinek bezala hegan egiten duen dron hibridoa
Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) ikertzaile eta graduatu talde batek diseinatu du FuVeX enpresaren bidez.
Emakume teknologoentzako IV. Ada Byron saria
Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak sustatutako saria da eta zientzia zein teknologia esparruetan emakumeek egindako lana erakustea du helburu.
Kanpoko espeziei esker Bilboko itsasadarraren biodibertsitatea handitzen ari da
UPV/EHUko ikertzaile-talde batek 20 urte daramatza zooplanktonak ingurune hori nola kolonizatu duen behatzen. Azken hamar urteetan jatorri indopazifikoko espezieak nagusitu direla ikusi dute, beste habitat batzuetan inbaditzaile diren espezieak. Aurrez hutsik zegoen habitat batean sartu direnez, kaltea baino ekosistemari eragiten dion onura azpimarratu dute ikertzaileek.
Galder Guenaga: "Jendarte zabalari ikusarazi behar zaio ikerlariok ez gaudela “burbuila” batean bakarturik, gizartetik at"
Galder Guenaga Ekonomia eta Enpresa Fakultateko (UPV/EHU) irakasleak eta UEUkideak Koldo Mitxelena saria jaso berri du “Enpresak bertatik bertara bisitatzea: Turismoa eta kultura garatzeko aukera Goierrin eta Euskadin” tesiagatik. Goizalde Hernando irakaslearekin batera 2012ko abenduan Gerriko Ikerlan Beka irabazi zuen Guenagak eta lan hori da tesiaren ernamuina eta bizkarrezurra. Laster argitaratuko den lana.
Otsailaren 28an amaituko da IkerGazte kongresurako artikuluak bidaltzeko epea
Maiatzaren 10, 11 eta 12an izango da Ikergazte Iruñean; ikertzaile euskaldunen ikusgarritasuna handitu, ikertzaileen arteko harremanak sendotu eta euskarazko zientzia produkzioa areagotu asmoz
Bost diru laguntza IkerGazte 2017an izena emateko
Deustuko Unibertsitateko ikertzaile, irakasle eta ikasleentzako deialdia da, unibertsitatearen eta UEUren arteko lankidetza akordioaren baitan eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntzarekin.
KoopFabrikan izena emateko epea irekita dago
"Ekonomia sozial berria eta ekintzailetasun soziala sustatzea" helburu dituen egitasmoa da, Mondragon Unibertsitateko Lanki Ikertegiak eta Olatukoop elkarteak bultzatutakoa.
CERNera bisita Aranzadiren ostiral astronomikoan
CMS esperimentua ezagutu, tunelaren barruan sartu zein partikula-azeleragailua bertatik bertara ikusteko aukera izango da
Ikertzaile euskaldunen bigarren kongresua
Datorren maiatzaren 10, 11 eta 12an izango da, Iruñean eta otsailaren 28an amaituko da artikuluak bidaltzeko epea.
Bertsolaritzaren liburutegia sarean jarri du Xenpelar Dokumentazio Zentroak
1991tik hona bertsolaritzaren, ahozkotasunaren edota munduko kantu inprobisazioaren inguruan idatzitakoak biltzen ditu liburutegiak. Ikerketak laguntzeko asmoz, datu-base akademikoetan gai honi buruz dauden artikulu eta liburuen erreferentzia bibliografikoak ere jaso dira
Paleolitiko garaiko artea. Galeria publikoetatik erakusketa pribatuetara
Garai horretako margo edo grabatuen kokapena aukeratzerakoan zerbaitengatik izan ote zen jakiteko Asturias zein Kantabriako bederatzi barrunbe aztertu ditu Blanca Ochoa UPV/EHUko Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia Saileko ikertzaileak
Euskal Espazio Komunikatiboa; erronka eta aukera
“Nola sortu espazio komunikatibo komuna Euskal Herrian?" kezkari erantzunez antolatu du biharko gogoeta-saioa Ezkerraberri fundazioak. Bilboko Bizkaia Aretoan izango da 9:00etatik aurrera.
Badatoz Amikuzeko Otsail Ostegunak
Manex Pagola kantugilea, Anuntxi Arana antropologoa, Unai Pascual ekonomia ekologian doktorea eta Samara Velte kazetaria izango dira aurtengo gonbidatuak.
Zer esan nahi du IkerGaztea izateak?
IkerGazte terminoaren esanahiaz, era honetako kongresuak ikerkuntzari eta euskarari egiten dien ekarpenaz eta kongresuak izango dituen atalean inguruko azalpenak eman dituzte batzorde ezberdinetako arduradunek.
Energetikoki autonomoa den sentsorea nekazaritzarako eta lorezaintzarako
Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) garatu du, Cordovillako i3i Ingeniería Avanzada enpresarekin lankidetzan. Gailuak sorgailu fotovoltaiko bati esker funtzionatzen du, eta edozein lursailetako hezetasun eta tenperatura datuak bildu eta hari gabeko teknologiaz bidaltzen ditu
Teknologiaren erabilera futbolaren munduan
FIFAk bideo-arbitrajerako plataforma jarri zuen praktikan Kluben Munduko Txapelketan. Badira klubei euren errendimendua hobetzen lagundu diezaieketen bestelako aplikazioak ere.
Martxan da 15 zientzialari gazte kontratatzeko Ikerbasqueren deialdia
Hiru eta hamar urte arteko eskarmentua duten mundu osoko ikertzaileei zuzendutako deialdia da eta martxoaren 30era arte izango da eskaerak aurkezteko epea
Amaia Albizua Aginako: "Ikerketak herri honetan ez dauka behar duen babesa, bokazio handia behar da"
Azken Txiotesian parte hartu zuen Amaia Albizua Aginakok (1982, Amurrio) eta sei txiotan laburbildu aurkeztu berri zuen doktore tesia: “Nekazaritza areagotzearen inpaktu sozio-ekologikoak: Nafarroako ureztatze modernoaren kasua”. Albizuak Ingurumen zientziak egin zituen lehenengo Salamancako Unibertsitatean, ondoren Lurzoruaren eta Uraren kudeaketaren gaineko Masterra Lleidako Unibertsitatean eta, azkenik, ekonomia ekologikoaren inguruko masterra Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. BC3 (Basque Centre for Climate Change) ikerketa zentroko kidea da.
Egunkariak eta azukrea erabiliz propietate bereziak dituzten mintzak lortu dituzte
Kolorea aldatzeko duen gaitasunari esker, sentsore gisa erabilgarria den mintza sortu dute UPV/EHUko Kimika Fisikoko ikertzaileek. Bereziki aproposa da metalak detektatzeko.
Emakumeen iritzi-artikuluek leku gutxi dute Hego Euskal Herriko prentsan
"Emakumeen ikusgaitasuna hedabideetan" blogak urtarrilean egindako azterketaren berri eman du eta bataz beste, emakumeen presentzia iritzi-orrialdeetan %21,11koa izan da eta ez da egun bakar batean ere parekidetasunik egon.
"Nafar Enpresa eta Diseinua" jardunaldiak izango dira NUPeko Tuterako Campusean otsailaren 20tik 24ra
Helburua ikasleak zein herritarrak diseinu mundura hurbiltzea da eta adituek emandako hitzaldiez gain, ikasleentzako bi lantegi ere izango dira.
Iñaki Bildosola: "Teknologia berriek mesfidantza sortzen dute enpresa gehienetan, bereziki txiki eta ertainetan"
Iazko ekainean defendatu zuen Iñaki Bildosolak (Getxo,1983) "Cloud Computing Ezagutzen Enpresaren Ikuspuntutik: Ezagutza Osoa Lortzeko Ikuspegi Berria eta Hartzea Gauzatzeko Tresna" izeneko tesia. Telekomunikazioan ingeniaria (UPV/EHU) da Bildosola eta proiektuen zuzendaritza zein ekonomia analisirako masterrak egin ditu gerora. Azken Txiotesian parte hartu zuen, zientzia euskaraz bultzatzen duten ekintzak ezinbestekoak direla uste duelako.
Donostiako hegazti habiagileen atlasa osatuko dute
AtlaSS proiektuaren helburua udalerriko espezie kopurua zein den eta nola banatuta dauden ezagutzea da, baina baita herritarren artean hegaztiekiko ezagutza eta zaletasuna piztea ere
Ospitaletan infekzioak eragiten dituzten bakterioak kontrolatzeko metodoak zalantzan
UPV/EHUko Zaloa Bravo mikrobiologoak egindako ikerketaren arabera, erradiazioek eta oxidatzaile batzuek mikroorganismoa egoera bideragarri ez-kultibagarrian sartzea eragiten dute. Ez dira ohiko kultibo-inguruneetan hazteko gai, baina badute nolabaiteko aktibitate metabolikoa.
“Euskal hedabideak, itun bila” jardunaldia Bilbon
Hekimen Euskal Hedabideen Elkarteak eta Euskaltzaindiak antolatu dute jardunaldia otsailaren 22rako eta euskal hedabideen sektoreak behar duen aitortza eta egonkortasuna izango du helburu.
#ikergazte2017 kongresuko matrikula ordaintzeko diru laguntzak
Matrikula ordaintzeko Ikerketa taldearen babesa ez dutenek, 200km baino gehiagoko bidaia egin behar dutenek edota Unibertsitateko gradua edo masterra egiten ari direnek eskatu ahal izango dute
Txoriak.eus: 20 urtez jasotako txori-izenak sarean
Asier Sarasua Aranberri biologoak azken hogei urtetan herririk herri batutako euskarazko txori-izenekin osatutako datu-basea sarean jarri du, denontzat eskuragarri
"Bidea eginez" martxan da Herri Unibertsitatea
"Herri jakintza garatu eta zabaldu" eta "gizarte eredu berria eraikitzeko bitartekoak emango dituen" hezkuntza sortzen hasteko amoz, bakoitzak bere fakultatean hasitako bideari otsailaren 22 eta 23an emango diote amaiera Bilboko San Mameseko Ingenieritza eskolan.
IkerGaztera artikuluak bidaltzeko azken egunak
Otsailaren 28an amaituko da ekarpenetarako epea. Aurrez ezarritako ereduei jarraituz idatzi behar dira artikuluak eta 4-8 orrikoak izan behar dute
Aniztasuna ardatz, martxan da Euspot euskarazko spot lehiaketaren 6. edizioa
Euskarazko sormena bultzatzea eta publizitatean euskararen erabilera sustatzea du helburu ekimenak. Lanak bidaltzeko epea apirilaren 26ra arte egongo da irekita eta guztira 2.750 euro banatuko dira saritan.
Itsas produktu naturalak ospitaletako infekzioak sortzen dituzten zenbait bakterioren kontra
NUPeko zenbait ikertzaile gernu-infekzioak eta inplanteekin lotutako beste zenbait infekzio eragiten dituzten bakterioen kontrako inhibitzaileen bila ari dira
Non dago emakumea ingurune digitalean?
Euskararen osasun digitala neurtzen duen PuntuEUS Behatokiak, 2016ko balantzea aurkeztuko du martxoaren 6an, Martin Ugalde kultur parkean.
Euskal Herriari buruzko 3Dko lehen filma
Rene Le Hennaff zinegile frantsesak 1936an grabatu zuen Ipar Euskal herrian "Euskadi" filma, baina sekula ez zen estreinatu Euskal Herrian. Galdutzat eman da Josu Martinez EHUko zinema ikerlariak Parisen topatu arte.
137 ekarpen jaso dira #ikergazte2017 kongresurako
Ikerlanak ebaluatzaile talde batek jasoko ditu aztertzeko eta egileek martxoaren 22rako jakingo dute euren lana kongresuan aurkeztuko duten ala ez. Onartutakoek apirilaren 10era arteko epea izango dute moldaketak egiteko. Kongresuan matrikulatzeko epea ere irekita dago dagoeneko.
Hizkuntzalari Euskaldunen III. Topaketa Baionan UEUren eskutik
Hizkuntza aztergai duten proiektuak edota tesi-lanak jendaurrean plazaratzeko gune izan nahi du jardunaldiak. Komunikazioak bidaltzeko azken eguna apirilaren 30ean izango da.
Euskal etnopoloaren labela jaso du Euskal Kultur Erakundeak
Franziako Kultura Ministerioak 1999. urtean sortutako aitorpen horrek ondare immaterialaren inguruan ikertzen ari diren erakundeen lana sustatzea du helburu
Nahia Idoiaga: "Euskaraz plazaratutako ikerkuntza orokorrean oso gutxi baloratua dago, militantzia ekintza bat da oraindik"
“Osasun izurriteen gizarte irudikapenak: jakintza zientifikotik egunerokotasuneko pentsamendura. Komunikabideen eragina” tesia aurkeztu zuen iaz Nahia Idoiaga Mondragon bilbotar gernikartuak (1985, Bilbo). Psikologian eta Psikopedagogian lizentziatua eta Psikologian Doktorea da Idoiaga eta irakasle lanean dabil orain Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolan.
Prest_Gara 17/18 programarako irakasle bila
Eusko Jaurlaritzaren Irakasleen Etengabeko Prestakuntzarako programan UEUren eskutik irakasle moduan lan egiteko interesa dutenentzako deialdia
Maitasun erromantikoak mendekotasun emozionalari eta emakumeen aurkako indarkeriari laguntzen die
Rut Iturbide Rodrigok, "El barco" telesaila oinarri hartuta, gaur egungo gizonen eta emakumeen arteko harremanak aztertu ditu bere tesian, beti ere genero ikuspegitik
Uztaro giza eta gizarte-zientzien aldizkariak 100. zenbakia
Martxoaren 14an Bilboko Kafe Antzokian antolatu dute ospakizun ekitaldia eta, besteak beste, zuzendari aldaketa izango da.
Lau hitzaldi orokor IkerGazte2017 kongresuan
Laurence Tresse Lyoneko astrofisika ikerketa zentroko zuzendaria, Jose Ramon Etxebarria UPV/EHUko irakasle eta ikertzailea, Arkaitz Carracedo, Ikerbasque ikertzailea eta CIC bioGUNEn ikerketa taldeburua; eta Elin Haf Gruffyd Aberystwyth unibertsitateko irakasle eta ikertzailea izango dira gonbidatuak.
“Akreditazioa lortzeko irizpideetan euskarazko ikerkuntza alde batera gelditzen da”
Buruxkak atarian egin diote elkarrizketa Maria Gonzalez Gorosarri ikertzaile eta doktoreari Uztaro aldizkariaren 100. zenbakiaren harira. Giza eta gizarte-zientziak lantzen dituen aldizkariko erredakzio kontseiluan sartu berri da Gonzalez eta ekitaldian ikertzaileen egoera izango du mintzagai.
AZTIk Europako legatzaren ugalketa ikertzeko kanpaina jarri du martxan
Helburua legatzaren biziriraupenean eragiten duten faktorerik garrantzitsuenak ezagutzea da eta atzo abiatu ziren Vigoko (Galizia) portutik.
Nerea Perez Ibarrola: "Ikertzeak eta ikerketa sustatzeak gizartearen garapenean laguntzen du"
Nerea Perez Ibarrola (Iruñea, 1984) Historian lizentziatua (EHU/UPV) da eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) egin zituen gerora doktoretza ikasketak eta baita tesia ere, Emilio Majuelo irakaslearen zuzendaritzapean. Cum Laude aipamena jaso zuen iaz “Langileria berri baten eraketa. Iruñerria 1956-1976” lanarekin.
"Game of Thrones" telesaileko unibertso bisualaz hitzaldia bihar
Christina Moore telesaileko arte zuzendaria gonbidatu dute horretarako. Hitzaldia ingelesez izango da, baina Interprest aplikazioaren bidez aldi bereko itzulpena izango da.
Euskal Herriko Aurre-Doktoreen Asanblada sortu dute
Espainiako Gobernuak kontratu motan egindako aldaketa salatu eta unibertsitateari euren eskubide eta interesak bermatzea eta lan baldintzak duintzea eskatzeko, besteak beste.
“Euskal Herrian bada zer entzun” jardunaldiak bihar, Baionan, Arrosa Irrati Sarearen eskutik
Besteak beste, problematika sozialetan irratiek duten funtzioaz edota irratsaioen hedapen maila handitzeko sare sozialen erabileraz hausnartuko dute.
Aldiri aldizkariak Parametrizismoaren inguruko artikuluak bidaltzeko deialdia zabaldu du
Apirilaren 15erako bidali beharko dira gaiarekin lotutako artikulu, ikerketa lan edo proiektuen inguruko laburpenak.
Historiaren lekuko diren harri-egiturak
"Bechrock" deituriko harri egiturak aztertu ditu Nikole Arrieta Irabazabal UPV/EHUko Kimika Analitikoko saileko ikertzaileak. Eremu tropikal eta subtropikaletan sortzen dira berez, eta arraro bada ere Bizkaiko kostaldean ere badira.
Inspira proiektua 2017rako aholkularien bila
Deustuko Unibertsitateak sustatutako proiektua da, Elhuyar Fundazioaren eta Innobasqueren laguntza eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa duena. Helburua, orokorrean ikasleen artean eta bereziki nesken artean bokazio zientifikoa eta teknologikoa bultzatzea.
X. Huhezinema euskal film laburren jaialdia prest
Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultateko Ikus-entzunezko Komunikazio graduko ikasle talde batek antolatutako jaialdia da eta Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean izango da martxoaren 29tik 31ra
UEUren aurtengo liburugintzako deialdia martxan
Euskarazko unibertsitate-liburuen sorkuntza sustatzea du helburu eta liburu amaituak aurkeztu daitezke bakarrik. Liburu proiektuetarako aurrerago zabalduko da Unibertsitateko Ikasmaterialak Sustatzeko diru-poltsen deialdia.
"Geureak eta inorenak". Kulturaz, identitateaz eta transmisioaz
Labayru fundazioaren 40. urteurrenaren harira mahai-ingurua antolatu dute Bibon martxoaren 30erako.
Sorgailu fotovoltaikoek etengabe potentzia maximoan jarduteko kontrol-sistema berria
Ziurgabetasunari aurre egin eta eraginkortasuna handitu arren, potentzia handiagoko prozesadore eta elementuak behar dituenez garestiagoa da.
Forotech Deustuko ingenieritza eta teknologiaren astea apirilaren 5tik 7ra izango da
Emakume Teknologoarentzako Ada Byron Sariaren banaketaz gain, Ingeniaritza fakultatearen 40. urteurrena ere ospatuko dute aurten. Teknologia eta ingeniaritza aplikatuko aurrerakuntzen inguruko urteroko erakusketa ere izango da.
Martxan da dagoeneko bigarrenez Nanokomik
Aurten bi kategoria izango dira, 14-18 urte bitartekoena eta 18 urtetik gorakoena. Ekainaren 11ra arte izango da lanak aurkezteko epea.
#ikergazte2017: Matrikula merkerako azken astea
124 proposamen aukeratu dituzte maiatzaren 10,11 eta 12an ahozko aurkezpen moduan edota poster bidez aurkezteko.
Itziar Urizar eta Nerea Osinalde:"Ikerkuntzan harremanak egitea ezinbestekoa da lankidetzak sortzeko"
Lehenengo IkerGazte kongresuak elkartu zituen Itziar Urizar (Bilbo, 1989) eta Nerea Osinalde (Bergara, 1983). Osinaldek Osasun arloko saria eraman zuen egindako ahozko aurkezpenagatik. Urizar entzuleen artean zegoen. Elkar ezagutu eta lankidetza hasi zuten. Osinalde Biokimikan Lizentziatua eta 2012an Biokimikan Doktorea da (UPV/EHU). Odenseko (Danimarka) SDU unibertsitatean 3 urte eman ondoren (2012-2015) orain Gasteizeko Farmazia Fakultateako Biokimika eta Biologia Molekularra Saileko irakaslea da. Urizar biokimikan lizentziatua (UPV/EHU) da eta Ikerketa Biomedikoa Masterra egin ondoren (UPV/EHU) tesia egiten dabil.
Landareetan nitratoaren ordez amonioa erabilita minbiziaren kontrako propietateetan aberatsago
Gutxiago kutsatzen duten ongarrien bila, oinarrian amonioa duten ongarriak aztertu ditu UPV/EHUko ikerketa talde batek. Nitratoa baino gutxiago erabiltzen da amonioa, landareak gutxiago hazten direlako. Hala ere, amonio bidezko elikadura glukosinolatoetan aberatsago dela ikusi dute. Glukosinolatoak intsektizida naturalak izateaz gain, glukorrafanina izenekoak minbiziaren kontrako propietateak ditu.
Aurtengo Zinema txikien Nazioarteko Kongresua UPV/EHUk antolatuko du
“Aniztasun Glokala: Hizkuntza, Kultura, Identitatea” izenburupean irailaren 20tik 22ra izango da Bilbon eta Donostian. Komunikazioak bidaltzeko epea irekita dago.
Partitura elektronikoetan orriak pasatzeko arazoa konpontzeko aplikazioa
Interpretatzaileak partituraren orriak pedal baten bidez pasatzea ahalbidetzen duten atril elektronikoak existitzen dira gaur egun, baina erronka musikariak arreta ez galtzeko sistema diseinatzea zen
Aranzadi Zientzia Elkartearen indusketa arkeologikoetan izena emateko epea zabalik
Ikerketa arkeologikoak Aranzadi Zientzia Elkarteak udan garatzen dituen jarduera nagusietakoak dira. 2017ko kanpainetan parte hartzeko izena emateko epea maiatzaren 26ra arte zabalik dago.
Oporretara goaz!
Unibertsitatea.net ataria oporretara doa apirilaren 24ra arte. Hala ere, ikasleon eskura izango dira Ikasleen txokoa zein Otarreako apunteak.
#ikergazte2017 Izena emateko azken astea
Ate joka dugu bigarren IkerGazte kongresua eta bertan parte hartu nahi dutenek apirilaren 30era arte izango dute izena emateko epea.
Baliabide numerikoak, kultur ondarea eta sorkuntza
Euskal kultur erakundeak (EKE) eta Parisko Gizarte Zientzietako Goi Mailako Ikasketen Eskolak (EHESS) partaidetzan sortu duten Euskal etnopoloak antolatutako estreinako solasaldia maiatzaren 19an izango da, Baionako Euskal museoan.
Begirada osagarrietatik, lurraldea eta hizkuntza kudeatzeko proposamenak mahai gainean
“Lurraldea eta Hizkuntza. Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa“ graduondokoaren baitan izango da apirilaren 29an "alternatibak" izeneko saio irekia.
Pint of Science, edalontzikada zientzia
Maiatzaren 15tik 17ra bitartean Bilbo, Donostia, Gasteiz, Iruñea eta Ondarroan zientzia arloko azken ikerketak izango dira hizketagai, taberna giroan, giro lasaian. Mundu mailako ekimena da.
Kirola, komunikabideak eta generoaren arteko harremana hizpide aurtengo Komunikaldian
Aurtengoa 12. edizioa da eta maiatzaren 4an izango da Mondragon Unibertsitatearen Aretxabaletako campusean.
Arabako Keturako gotorleku bitan indusketak hasi ditu UPV/EHUko ikertzaile talde batek
Etxaguen (Zigoitia) eta Ollerieta (Legutio) arten daude errepublikanoen gotorlekuak eta garaiko graffitiak ageri dira oraindik ere
Maiatzaren 6an Elhuyarren Zientzia Azoka Bilbon
Euskal Herri osoko 33 ikastetxetako 12-18 urte bitarteko 1.150 gazte aritu dira lanean urtean zehar eta 350 talde horietatik 110 taldek aurkeztuko dute euren lana larunbatean Plaza Barrian
Herri bilketa eta ikus-entzunezko ondarea aztergai
Xenpelar Dokumentazio jardunaldiak antolatu dituzte laugarrenez eta maiatzaren 12an izango dira Amasa-Villabonan. Doakoa da, baina maiatzaren 10a aurretik eman behar da izena
Bihar hasiko da bigarren IkerGazte kongresua
Jakintza alor desberdinetako 180 ikertzaile bilduko dira hiru egunetan Iruñean
Garazi Arrula Ruiz: “Ikergazte egiten gabiltzan horrek balioa baduela geure buruari berresteko tresna da”
“«Erdaraz, mesedez»: Auto-itzulpen literarioa Euskal Herrian, ikuspegi orokor bat” izeneko aurkezpena egingo du Garazi Arrula Ruiz (Tafalla, 1987) itzultzaileak kongresuan. “Irakasle-eskolan hasi nintzen, atzerriko hizkuntzako espezializazioan; bukatzean, urte erdia pasatu nuen Belfasten, eta Itzulpengintza eta Interpretazio lizentziaren bigarren zikloan sartu nintzen gero. Aritz Irurtzun irakasleak ikerketaren harra esnarazi, eta Hizkuntzalaritza masterra egin nuen, nire arlotik pittin bat aldenduz; azkenik, doktoregoari ekin nion Ibon Uribarriren zuzendaritzapean. Asmoa da 2018ko udaberrian aurkeztea”.
Eraikitzen ari den euskal hezkuntza propioaren katedrala
Jose Ramon Etxebarria UEUkide, ingeniari, fisikan doktoreak eta zientziaren dibulgazioan zein terminologian horrenbeste lan egin duenak "Katedralaren eraikuntza"z jardun zuen IkerGazte kongresuaren lehenengo egunean.
Arkaitz Carracedo: “Kontuz ibili behar dugu minbiziaren inguruan egiten dugun dibulgazio lanean”
Arkaitz Carracedo (Barakaldo, 1979) CIC bioGUNEko ikerbasque ikertzailearen eta Onkologia Molekularra ikerketa taldeko buruaren esperientzia ezagutzeko aukera izan dute ikertzaileek. Ikerbasque ikertzailea izateaz gain, Minbiziaren CIBEReko kidea ere bada Carracedo eta baita EHUko Biokimika eta Biologia Molekularra saileko irakasle elkartua ere.
Idoia Astigarraga Agirre: “Euskaraz ikertzea erabakitzen dugunok oso modu kontzientean egiten dugu hautu hau”
Idoia Astigarraga Agirrek (1967, Durango) 10 urte egingo ditu aurten unibertsitate-munduan. Ikus-entzunezko lizentziatura Madrilen ikasi ondoren, Euskal Telebistak ekoitzitako hainbat programetan egin du lan. Goenkalen eta Wazemank-en, besteak beste. Mondragon Unibertsitateak Komunikazio Gradua abian jarri zuenean aukera izan zuen unibertsitatera salto egiteko. Azken lau urteotan, eskolak emateaz gain, tesiarekin dabil eta ondo bidean uztailean defendatuko du. Aurretiaz, baina, IkerGazten aurkeztu ditu ikerketaren zenbait emaitza.
Laurence Tresse: “Gizakiak betidanik ulertu nahi izan du nondik datorren”
Laurence Tresse, Lyoneko astrofisika ikerketa zentroko zuzendaria ere izan zen IkerGazte kongresuko lehen egunean. Bere ibilbideaz eta astrofisikaz jardun genuen berarekin.
IkerGazte 2017 kongresuak helburuak bete ditu
Antolatzaileak pozik daude, hitz onak baino ez dituzte. Apustu handia izanik, arrakastatsua izan delako, gauzak findu direlako, erreferentzia bihurtzen ari delako.
#ikergazte2017 kongresuaren laburpena
Maiatzaren 10tik 12ra izan den ikertzaile euskaldunen nondik norakoen historia berezia
Olatz Goñi “Estresa gatazka egoeren aurrean organismoak duen erantzun fisiologiko egokitzailea da”
Olatz Goñi Balentziagak (1990, Donostia) ere komunikazioa aurkeztu du IkerGazten, "Tumoreak, estres sozialak eta estresari aurre egiteko estrategiek jokabide depresiboan eta garunaren aktibitatean duten eragina"z eta Osasun Zientzietako saria nagusia jaso du. Psikologian graduatua da Goñi eta EHU-ko “Psikologia: Gizabanakoa, Taldea, Antolamendua eta Kultura Unibertsitate Masterra” eta “Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Psikobiologia eta Neurozientzia Kognitibo Masterra” egin zituen gerora. Urte horietan guztietan Psikobiologia laborategian, BCBL ikerkuntza zentroan zein Bartzelonako Biomedikuntza Ikerkuntzen Institutuan egin ditu praktikak eta 2016an Eusko Jaurlaritzaren doktoretza-aurreko beka eskuratu zuen. Tesiarekin ari da orain.
Molekulak erabiliz, gero eta gailu elektroniko txikiagoak
Ikerbasqueko Aurelio Mateo Alonsoren zuzendaritzapean, ikertzaile talde batek nanokable edo kable molekularren familia berri bat garatu du. Aipatu ikerketa atzo argitaratu du Nature Communications aldizkari zientifiko ospetsuak
Txillardegiren obra osoa sarean, denon eskura
Guztira ia 2.000 dokumentu digitalizatu ditu Jakinek. Txillardegik idatzitakoez gain, berari egindako elkarrizketak edota bere obraren inguruko azterlanak ere jaso dituzte, besteak beste.
UEUren 45. Udako Ikastaroak: elkarlanetik ekinez
Aurten 35 ikastaro eta jardunaldi antolatu ditu UEUk Elkar Ekin lelopean. Izena emateko epea irekita dago.
Adimen konputazionala, osasun-larrialdietako kudeaketa hobetzeko
UPV/EHUko Adimen Konputazionaleko taldeko ikertzaile den Asier Garmendiak algoritmo-sistema bat garatu du pazienteen egoeraren larritasuna zehazteko. Era horretan gaixoei arreta hobea eman eta osasun-zerbitzuen baliabideak hobeto kudeatzeko.
"Ingurune digitalaren ikerketak Euskal Herrian" jardunaldia ekainaren 22an Bilbon
UEUrentzat estrategikoa den jardunaldi honek emango die hasiera 45. Udako Ikastaroei
Klimagune: Klima Aldaketa eta parte-hartzea
Bihar, maiatzaren 31an, izango da topaketa Bilboko Bizkaia Aretoan. Klima-aldaketarekin lotutako sektore zein alorren arteko elkarrizketa indartu eta ikerketa-talde, erakunde eta instituzioen arteko sinergiak eta lankidetzarako esparruak sortzea sustatu nahi du.
Aratz Ramirez de la Piscina: "Neurri zuzentzaileak diseinatu artean RFID etiketak ez lirateke datu pertsonalak tratatzeko erabili behar"
“Nanoteknologien eta RFID dispositiboen arteko konbergentzia teknologikoa: pribatutasunarentzako mehatxu berri baten atarian?” izeneko aurkezpenarekin saria jaso du Aratz Ramirez de la Piscina Arrillagak (Gasteiz, 1988) IkerGazte kongresuan. Zuzenbidean lizentziatua (UPV-EHU) da Ramirez de la Pisicina eta “Oinarrizko Eskubideak eta Botere Publikoak” masterra egin ondoren “Nanoteknologien arauketa juridikoa Europar Batasunean” tesiaren defentsa egin zuen iaz.
MoodleMoot Euskadirako ekarpenak egiteko aukera dago oraindik ere
UEUk antolatuko du aurtengoa eta urriaren 20an izango da Gasteizen. Ekarpenak egiteko epea ekainaren 16ra luzatu dute.
Neurri nanometrikoetan egindako lehenengo aleazio superelastikoa
Nature Nanotechnology aldizkarian argitaratu dute UPV/EHUko ikertzaileen lana eta honen arabera, mikrometro batetik beherako diametroetan materialak desberdin jokatzen du, eta tentsio askoz ere handiagoa behar da deformatu ahal izateko
Amaiur Esnaola Illarreta:“ Funtsezkoa izango da hidroelektrikoen jarduera muturluzearen beharrizanen arabera erregulatzea”
2017ko IkerGazte kongresuko Zientziak eta Natur Zientzietako saria ex aequo banatu zen eta saridunetako bat Amaiur Esnaola Illarreta (1992, Donostia) izan zen, "Pirinioetako muturluzearen (Galemys pyrenaicus) ekologia espazial eta trofikoa: kontserbaziorako funtsezko faktoreak" aurkezpenari esker. Biologoa da Esnaola eta Ingurune Naturalaren Ekologia, Gestioa eta Errestaurazioa Masterra ere egin zuen Bartzelonako Unibertsitatean (UB). 2016an ekin zion tesiari UPV/EHUko Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia Sailean.
Ibilgailu autonomoa eztabaidagai
"Ingeniaritza eta gizartearen garapena: ibilgailu autonomoa" izenburupean, ibilgailu autonomoen eragin teknologiko, ekonomiko, sozial, etiko eta legalak aztertuko dituzte ekainaren 8an Deustuko Unibertsitatean
Bidegorritik joanda errepidetik joanda baino kutsadura txikiagoa txirrindularientzat
Nafarroako Unibertsitateak bultzatutako Life+respira izeneko proiektuaren barruan egindako neurketen arabera, errepidetik metro eta erdi soilik urrunduta %30 kedar gutxiago arnasten dute txirrindulariek Iruñean.
Gazte sortzaileak beka martxan
Gazteen artean euskarazko kultur proiektuen sorkuntza sustatzea du helburu eta 21.000 euroko aurrekontua izango du.
Unibertsitate-liburuen sorkuntza sustatzeko diru-poltsak
UEUk Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, unibertsitate-mailako euskarazko ikasmaterialak sustatzeko hiru poltsarako deia egiten du.
Jaione Etxebarria Elezgarai: "Ezinbesteko da ekonomikoki jasangarria izango den kalitatezko osasun eta arreta sistema bat ezartzea"
"Gailu mikro-fluidiko analitikoetarako osagaien garapen eta azterketa" aurkezpenagatik ingeniaritza eta arkitektura arloko IkerGazte saria jaso du Jaione Etxebarria Elezgaraik (1985, Ondarroa). Ingeniaritza Kimikoan lizentziatua da Etxebarria (UPV/EHU) eta ikasketak bukatu bezain laster IK4-Ikerlan ikerketa zentroan hasi zein ikertzaile gisa praktika egiten, mikrosistemen sailean hain zuzen ere. "Hortxe izan nuen lehenengo aldiz mikroteknologien berri. Espazioan laginak aztertzeko gailuak egitea helburu zuen proiektu baten parte hartu nuen ia urte betez, departamentu berean doktoretza egiteko aukera suertatu zitzaidan arte. Nire ikerketari hasiera emanaz batera eta hori indartze aldera, material aurreratuen ingeniaritza masterra egiten hasi nintzen". 2015ean defendatu zuen tesia.
Urdaibai Biosfera Erreserba izendatzeak herritarren bizi-kalitatea hobetu du ikerketa baten arabera
UPV/EHUko ikertzaileek ondorioztatu dute izendapen horrek ez duela eragin negatiborik izan biztanleengan, ingurunearen kontserbazioa bermatzen duela eta litekeena dela horrek tokiko garapen sozioekonomikoa eta kulturala bultzatu izana
V. Lanbai enplegu eta formazio azoka
Ekainaren 22an izango da Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean, 10:00etatik 14:00etara bitartean.
0,001 gradu baino gutxiagoko tenperatura aldaketak neurtzen dituzten zuntz optikoko sentsoreak
NUPeko Daniel Leandro González telekomunikazio ingeniariak garatu ditu sare berriak, eta, besteak beste, sentsore bakoitzeko kostua jaistea dakar, gailu asko sartzen baitira zuntz optikoko sare bakar batean