Dokumentuaren akzioak
"Bidea eginez" martxan da Herri Unibertsitatea
2017/02/21 - unibertsitatea.net
"Herri jakintza garatu eta zabaldu" eta "gizarte eredu berria eraikitzeko bitartekoak emango dituen" hezkuntza sortzen hasteko amoz, bakoitzak bere fakultatean hasitako bideari otsailaren 22 eta 23an emango diote amaiera Bilboko San Mameseko Ingenieritza eskolan.
"Bidea eginez" lelopean martxan da Herri Unibertsitatea. Atzo hasi ziren eskolak Euskal Herriko hainbat fakultatetan eta asteazkenera bitartean era guztietako hitzaldi eta tailerrak antolatu dituzte ikasleek. Asteazken eguerdian Bilbora bidea hartuko dute denek. Izan ere, otsailaren 22 eta 23an Bilboko San Mameseko Ingenieritza eskolan dute hitzordua.
2015an antolatu zuten ikasleek lehenengoz Herri Unibertsitatea eta orduko helburu berberekin antolatu dute aurtengoa ere: "Herri jakintza garatu eta zabaldu bai eta gizarte eredu berria eraikitzeko bitartekoak emango dituen hezkuntza sortzen hastea".