Dokumentuaren akzioak
Maiatzaren 6an Elhuyarren Zientzia Azoka Bilbon
Maiatzaren 6an, eguerdiko 12tan hasi eta iluntzeko 9ak arte Bilboko Plaza Barria ikertzaile gaztez beteko da. Izan ere, Elhuyarrek Zientzia Azoka antolatu du beste behin ere. Ikertzaile gazteek ikasturtean erronka bati edo galdera bati erantzuteko landutako ikerketa-proiektuak eta proiektu teknologikoak erakutsiko dituzte.
Euskal Herri osoko 33 ikastetxetako 12-18 urte bitarteko 1.150 gazte aritu dira lanean urtean zehar eta 350 talde horietatik 110 taldek aurkeztuko dute euren lana larunbatean. Gazteek egindako lana izango bada ere protagonista, aurten lehenengoz profesionalentzako gunea eta tailerrak ere izango dira. Familia osoarentzako plana izango da antolatzaileen esanetan.
Ekimenaren helburu nagusiak, "gazteengan zientziaren eta teknologiaren arloetako gaitasunak lantzea, bokazioak piztea eta zientzia- eta teknologia-alorreko pertsonak gazteei hurbiltzea" direla azpimarratu dute.
Egitaraua
12:00 Azokaren irekiera ofiziala
3 gune nagusi izango dira:
- Arkupeak. Gazteen stand-ak
12:00 – 14:00 eta 17:00 - 19:00 bitartean - Erdigunea:
-
Eremu profesionala
12:00 - 18:30 bitartean -
Nanokomik erakusketa. CIC nanoGUNE eta DIPC.
-
Teleko-mix: robotika eta bio-seinaleak. Telekomunikazio Ingeniaritza UPV/EHU
-
Ikasgelarako teknologia. The Makery.
-
Txikienentzako tailerrak. Euskaltel Konekta Fundazioa.
-
Tailerrak
-
12:00 Esperimentuen Txokoa
-
13:30 Eraiki zure jostailua polimakerrarekin (The Makery)
-
14:45 Teleko tailerra. Zuntz Optikoa (UPV/EHU)
-
16:00 Musika-laborategia: REC (Lorea Argarate Zubia. Las Tea Party DJ’s)
-
17:30 Nanoteknologia tailerra (CIC nanoGUNE)
-
- Eszenatokia
19:00 - 20:00 Sari-banaketa
20:00 - 21:00 Las Tea Party DJ’s. Musika-laborategia: PLAY