Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Badatoz Amikuzeko Otsail Ostegunak

Dokumentuaren akzioak

Badatoz Amikuzeko Otsail Ostegunak

2017/01/31 - unibertsitatea.net
Manex Pagola kantugilea, Anuntxi Arana antropologoa, Unai Pascual ekonomia ekologian doktorea eta Samara Velte kazetaria izango dira aurtengo gonbidatuak.
Badatoz Amikuzeko Otsail Ostegunak

Manex Pagola. Badok.eus

Badatoz Amikuzeko Otsail Ostegunak. "Neguko hotzaren freskagarria baliatzen dugu gogo eta bihotzen kuzkurtzeko, torratzeko eta berotzeko, aireztatzera joan aitzin. Otsaila ihauteri aroa da ere, eta urtero plazerrez ohartzen gira jendeak halako mugimendu bat sendi duela bere gorputzean, mende eta mendeetan tenkatu erresortek bultzaturik agian". Hala aurkeztu du Amikuzeko Zabalik elkarteak urtez urte antolatzen duen otsaileko lau hitzaldiko zikloa. Helburua bikoitza da: pentsamendua eta ezagutzaren inguruko eztabaidak eta topaketak bultzatzea eta euskararen erabilera indartzea.

Aurten lekua aldatu dute eta Donapaleuko auzitegi karrikako herri elkargo(ohi)aren egoitzan izango dira hitzaldiak 8:30etatik aurrera.

Egitaraua

Otsailaren 2an, "Manex Pagola, bizi bat kantuen sortzen". Manex Pagolarekin gaupasa, kantuz eta solasean

Otsailaren 9an, "Euskal mitologia: zeren eta zertarako" Gure mitoek zer diote eta guhaurrek zer diogu beraietaz. Anuntxi Arana antropologoa.

Otsailaren 16an, "Ekonomia ekologikoa: justiziazko transizio baterako" Krisi ekologikoa eta ekonomikoari nola buru eman. Unai Pascual, ekonomia ekologian doktorea.

Otsailaren 23an, "Kurduak: ekialde hurbileko estokan hartuak" Siria, Irak eta Turkia arten, nolako gerla darabilten. Samara Velte kazetaria.