Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ibilgailu autonomoa eztabaidagai

Dokumentuaren akzioak

Ibilgailu autonomoa eztabaidagai

2017/06/05 - unibertsitatea.net
"Ingeniaritza eta gizartearen garapena: ibilgailu autonomoa" izenburupean, ibilgailu autonomoen eragin teknologiko, ekonomiko, sozial, etiko eta legalak aztertuko dituzte ekainaren 8an Deustuko Unibertsitatean
Ibilgailu autonomoa eztabaidagai

Grendelkhan (CC BY-SA 4.0)

Bakarrik dabilen ibilgailuak izandako istripuaren arduraduna nor da? Ibilgailu autonomoak barrukoen segurtasuna jarri behar du oinezkoenaren gainetik? Makinek ordezkatuko dituzte gidari profesionalak? Nola aterako dugu gidatzeko baimena?

Deustuko Unibertsitateko Ingenieritza fakultatearen 40. urteurrenaren barruan eta Ingeniaritza eta gizartearen garapena: ibilgailu autonomoa izenburupean, ibilgailu autonomoen eragin teknologiko, ekonomiko, sozial, etiko eta legalak aztertuko dituzte. Ekitaldia ekainaren 8an izango da, 12:00etan, Deustuko Unibertsitateko Paraninfoan. Parte-hartzeko izena eman behar da aurretik.