Dokumentuaren akzioak
CERNera bisita Aranzadiren ostiral astronomikoan
2017/01/24 - unibertsitatea.net
CMS esperimentua ezagutu, tunelaren barruan sartu zein partikula-azeleragailua bertatik bertara ikusteko aukera izango da
Urtarrileko Aranzadiren ostiral astronomikoa hil honen 27an izango da, 19:30etan, Aranzadiren egoitzan. Eta urteko lehenengoa izanik berezia izango da.
Oraingo honetan CERNa (Ikerketa Nuklearretarako Europako Kontseilua) barrutik nolakoa den ezagutzeko aukera izango da. Rebeca Gonzalez fisikariaren eskutik izango da hori. CMS esperimentua ezagutu, tunelaren barruan sartu zein hadroien talkagailua, partikula-azeleragailua, bertatik bertara ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Izan ere, neguan geldi egoten da talkagailua.
Ohiko moduan, saio irekia eta doako izango da.