Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Martxan da 15 zientzialari gazte kontratatzeko Ikerbasqueren deialdia

Dokumentuaren akzioak

Martxan da 15 zientzialari gazte kontratatzeko Ikerbasqueren deialdia

2017/02/06 - unibertsitatea.net
Hiru eta hamar urte arteko eskarmentua duten mundu osoko ikertzaileei zuzendutako deialdia da eta martxoaren 30era arte izango da eskaerak aurkezteko epea

Goi mailako ikertzaile gazteen "harrobia" sustatu asmoz, abian da Ikerbasque fundazioaren Research Fellow programaren 2017ko deialdia. 15 ikertzaile kontratatzeko deialdia da oraingo honetan.

Programak helburu bikoitza du. Alde batetik, atzerrian lanean dauden zientzialariak erakartzea eta bestetik, EAEn ikertzen dihardutenei beren ibilbidea sendotzeko aukera ematea. Bost urteko ikerketa-kontratuak dira, eta behin epe hori pasata, kontratu iraunkorra lortzeko aukera izango dute ikertzaileek.

Ikerketa arloan hiru eta hamar urte arteko eskarmentua duten mundu osoko ikertzaileei zuzendutako deialdia da eta martxoaren 30era arte izango da webgunearen bidez eskaerak aurkezteko epea.

Programa honetarako, Europako Batzordetik 7 milioi euro jaso zituen Ikerbasquek 2013. urtean eta dagoeneko 66 ikertzaile gazte kontratatu dituzte.