Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "Geureak eta inorenak". Kulturaz, identitateaz eta transmisioaz

Dokumentuaren akzioak

"Geureak eta inorenak". Kulturaz, identitateaz eta transmisioaz

2017/03/28 - unibertsitatea.net
Labayru fundazioaren 40. urteurrenaren harira mahai-ingurua antolatu dute Bibon martxoaren 30erako.

Labayru fundazioak 40 urte betetzen ditu aurten eta urteurrenaren harira "Geureak eta inorenak. Kultura, identidadea eta transmisinoa" izeneko mahai-ingurua antolatu dute martxoaren 30erako Bilboko Rekalde aretoan, 18:30etan. Ekitaldi irekia izango da.

Parte-hartzaileak

  • Gaizka Aranguren kazetaria: "Zoparen teoria orokorra"
  • Agurtzane Intxaurraga aktore, gidoilari eta zuzendaria: "Antzerkia Euskal Herrian: Nondik? Norentzat? Hizkuntza, aberastasuna ala oztopo?"
  • Ane Ortega filologo eta soziolinguista: "Euskera geurea eta denona"
  • Xabier Paya bertsolari, idazle eta kultur kudeatzailea: "Euskal kultura Europatik begira"

Akaitze Kamiruaga Labayru fundazioko kidea izango da moderatzailea.

Labayru Fundazioa 1977an sortu zen, euskal kultura ondarea ikertu, bultzatu eta gizarteratzeko asmoz. Helburu zabal horri erantzun guran, hainbat arlo lantzen ditu, ikerketa edo zabalkunde mailan: irakaskuntza, itzulpengintza, herri-ondarearen bilketa, euskararen erabileraren normalizazio planak, etnografia, lexikografia…