Dokumentuaren akzioak
#ikergazte2017 kongresuko matrikula ordaintzeko diru laguntzak
Maiatzaren 10, 11 eta 12an Iruñean izango den IkeGazte kongresuko matrikula ordaintzen laguntzeko, diru-laguntzak izango dira. Hurrengo egoeretako batean daudenek eskatu ahal izango dituzte laguntzak:
- Matrikula ordaintzeko Ikerketa Talde baten babesa ez dutenek
- 200 km baino gehiago desplazatu dutenek IkerGaztera joateko
- Unibertsitateko Gradua edo Masterra egiten ari direnek
Eskaerak a.latatu@ueu.eus helbidera bideratu behar dira.
Matrikularen barruan sartzen dira aukeratutako tailer eta mintegietan, parte hartzea, 3 eguneko kafeak, 2 egunetako luntxak, osteguneko afaria, saio osagarrietan parte hartzea, loa eta gosaria 50 plaza bete arte Katedral aterpetxean (beste hotel batzuetarako prezio bereziak lotzea da asmoa) eta UEUko bazkide ez direnentzat, UEUkide abantailak 2017an zehar.
Gogoratu artikuluak bidaltzeko epea otsailaren 28an amaituko dela. Izen ematea, berriz, martxoaren 1ean hasiko da.