Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Euskal etnopoloaren labela jaso du Euskal Kultur Erakundeak

Dokumentuaren akzioak

Euskal etnopoloaren labela jaso du Euskal Kultur Erakundeak

2017/03/03 - unibertsitatea.net
Franziako Kultura Ministerioak 1999. urtean sortutako aitorpen horrek ondare immaterialaren inguruan ikertzen ari diren erakundeen lana sustatzea du helburu
Euskal etnopoloaren labela jaso du Euskal Kultur Erakundeak

Lota Jauregia, Euskal kultur erakundearen egoitza Uztaritzen (argazkia: Jakes Larre - EKE)

Frantziako Kultura Ministerioko ondare immaterialaren Batzordeak Euskal etnopoloa labela eman dio berriki Euskal Kultur Erakundeari (EKE). 1999. urtean sorturiko aitorpen horrek ondare immaterialaren inguruan ikertzen ari diren erakundeen lana sustatzea du helburu; "nola transmisioaren, hala kultura biziaren sustapenean" ari diren erakundeen lana. EKEk EHESS (Gizarte Zientzietako Goi Mailako Ikasketen Eskola) erakundearekin elkarlanean aurkeztu zuen kandidatura joan den urtarrilean.

Etnopolo bakoitzak bere ikerketa alor bereziak garatzen ditu. Euskal etnopoloaren kasuan hari nagusia "Ondarea-Sorkuntza" izango da; "Oroz gainetik, dantza, kantu musika, literatura sorkuntza eta hizkuntzen alorretan".

Labela hiru urterako izaten da eta datozen asteetan izenpetuko dute hitzarmen ofiziala.