Dokumentuaren akzioak
Non dago emakumea ingurune digitalean?
Euskararen osasun digitalaren neurketaren 2016ko emaitzak aurkeztuko ditu PuntuEUS Behatokiak martxoaren 6an Martin Ugalde Kultur Parkean. Euskararen osasun digitala neurtzerakoan, 3 alor neurtzen dituzte: .EUS domeinuaren egoera, Internetek Euskal Herrian duen presentzia eta euskararen egoera Interneten. Horrez gain, emakumeek interneten duten presentzia ere neurtu dute oraingo honetan eta datua ez da ona:.EUS domeinua erregistratu zutenen %25a baino ez ziren emakumeak.
Hain zuzen ere, azken gai hori izango dute aztergai aurkezpenaren osteko mahai-inguruan. Non dago emakumea ingurune digitalean? izenburupean Eli Pombo, Lorea Argarate, Edurne Larraza eta Lore Martinez Axpek parte hartuko dute. Lorea Arakistain, PuntuEUS Fundazioko kidea arituko da gidari lanetan.
Arratsaldeko 18:00etan hasiko da Martin Ugalde kultur parkearekin elkarlanean eta Berria egunkariaren laguntzarekin antolatutako ekitaldia.