Dokumentuaren akzioak
Bost diru laguntza IkerGazte 2017an izena emateko
Deustuko Unibertsitateko Euskal Gaien Institutuak uste du bereziki garrantzitsua dela unibertsitatean egiten den ikerketa lana euskaraz aurkeztea. Horregatik Deustuko Unibertsitateko ikertzaile, irakasle eta ikasleen artean IkerGazte kongresura aurkeztutako bost komunikazio diruz laguntzeko deialdia zabaldu du Deustuko Unibertsitateak, UEUrekin duen lankidetza akordioaren baitan eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntzarekin.
Laguntza bakoitzak kongresuko matrikula osoa hartuko du bere gain, baita aurkeztuko diren lanen zabalkundea ere (IkerGazteren argitalpenean eta Euskal Gaien Institutuaren komunikazio kanaletan).
Aurkeztu beharreko lana 2017ko otsailaren 28a baino lehen bidali beharko da IkerGazte kongresura eta baita Euskal Gaien Institutura ere (euskal.gaiak@deusto.es helbidera). Aukeratutako lanen inguruko erabakia martxoaren 31n emango da.