Dokumentuaren akzioak
Emakume teknologoentzako IV. Ada Byron saria
2017/01/16 - unibertsitatea.net
Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak sustatutako saria da eta zientzia zein teknologia esparruetan emakumeek egindako lana erakustea du helburu.
Dagoeneko martxan da laugarrenez Emakume teknologoentzako Ada Byron saria eta parte hartzeko epea martxoaren 8ra arte egongo da zabalik.
Sari honekin Emakumeek teknologia arloan egindako lana saritzea eta lan horri ikusgarritasuna ematea du helburu Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza fakultateak, eta baita gaztetxoengan bokazio teknologikoa sustatzea ere.
Ingeniaritza edota teknologia arloko emakumeei zuzendutako saria da eta irabazleak 3.000 euro jasoko ditu. Sari banaketa Ingeniaritza fakultateak berak antolatzen duen Forotech 2017 ingeniaritza eta teknologia astearen barruan izango da, apirilaren 5ean.