Dokumentuaren akzioak
AZTIk Europako legatzaren ugalketa ikertzeko kanpaina jarri du martxan
AZTIko, Espainiako Zientzia Ikerketen Kontseilu nagusiko (CSIC) eta IMEDEA institutuko 16 ikertzaile Vigoko (Galizia) portutik atera ziren atzo Sarmiento de Gamoba ontzi ozeanografikoan. Europako Legatzaren erreklutamenduaren prozesu ekologikoak eta demografikoak ikertuko dituzte eta helburua beronen biziraupenean eragiten duten faktorerik garrantzitsuenak ezagutzea da.
Ikertzaileek legatz-larben, larba osteko organismoen eta ale gazteen ugaritasuna eta espazioan nola banatzen diren zehaztuko dute Fisterra eta Estaca de Bares eremuen arteko galiziar plataforman. Laginketa-aldietako kondizio meteorologiko, biologiko eta ozeanografiko nagusiak karakterizatzeaz gain, ale batzuk harrapatuko dituzte; larben eta ale gazteen eguneko hazkunde-tasa zehazteko; baita elikadura, dieta eta stocken arteko konektagarritasun-gradua ere. Proiektu hau ekainean eremu berean egingo den beste kanpaina batekin osatuko da.
Kanpainako arduradunetan esanetan, "legatzak, arrantzarako duen garrantziaz gain, zeregin garrantzitsua du itsas ekosisteman, pelagiko txikienen harraparia baita eta, aldi berean, marrazo eta beste harrapari batzuen elikagaia". Hamabost eguneko kanpaina izango da.
Espainiako Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak finantzatu du kanpaina, DREAMER proiektuaren barruan, eta Eusko Jaurlaritzako Arrantza Zuzendaritzak babestu du.