Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Klimagune: Klima Aldaketa eta parte-hartzea

Dokumentuaren akzioak

Klimagune: Klima Aldaketa eta parte-hartzea

2017/05/30 - unibertsitatea.net
Bihar, maiatzaren 31an, izango da topaketa Bilboko Bizkaia Aretoan. Klima-aldaketarekin lotutako sektore zein alorren arteko elkarrizketa indartu eta ikerketa-talde, erakunde eta instituzioen arteko sinergiak eta lankidetzarako esparruak sortzea sustatu nahi du.

"Klima aldaketa eta parte-hartzea" lelopean antolatu dute BC3 (Basque Centre for Climate Change) eta UPV/EHUk zazpigarren Klimagune workshop-a. Bihar, maiatzaren 31an izango da Bilboko Bizkaia Aretoan, goizeko 9:00etan hasita.  

Antolatzaileen esanetan, ekimenak "topaketa zientifiko berritzailerako foro izan nahi du eta klima-aldaketarekin lotuta dauden hainbat profil bildu nahi ditu; hala nola, zientzialariak, maila ezberdinetako kudeatzaileak, enpresa pribatuak, komunikazio-arloko profesionalak, ingurumen, gizarte eta garapenarekin lotutako gobernuz kanpoko erakundeak eta herritarrak, orokorrean". Klima-aldaketarekin lotutako sektore zein alorren arteko elkarrizketa indartu eta ikerketa-talde, erakunde eta instituzioen arteko sinergiak eta lankidetzarako esparruak sortzea sustatu nahi dute.