Dokumentuaren akzioak
Euskal Herriko Aurre-Doktoreen Asanblada sortu dute
UPV/EHUko doktoretza aurreko hainbat ikertzailek Euskal Herriko Aurre-Doktoreen asanblada osatu dute. Espainiako Gobernuak kontratu mota aldatu die, gizarte segurantzan kodea aldatuz. Orain arte obra eta zerbitzu kontratua zena praktika kontratu bihurtuz. 2014tik aurrerako kontratuetan egin dute aldaketa, atzerako eraginarekin.
Asanbladak errektoretzan aurkeztutako agirian diotenez, ez datoz bat aldaketarekin, baina ezta ere aldaketa egin den moduaz. "Aldebakarrez eta gardentasun gutxiz" egin dela salatu dute. Informazioa ere eskatu diote unibertsitateari. Atzeraeraginak eragin dienena, aldaketa ostean sinatu dutenena zein doktoretza-kontratua amaituta dutenena. Euren eskubide eta interesak bermatzea eta lan baldintzak duintzea ere eskatu dute.