Dokumentuaren akzioak
Energetikoki autonomoa den sentsorea nekazaritzarako eta lorezaintzarako
Ezk-esk: Carlos Castellano, Álex Díaz, Jesús Villadangos (sentsorea eskuetan dutela), Ion Goizueta eta José Javier Astráin. NUP
Nekazaritzan eta lorezaintzan erabiltzeko energetikoki autonomoa den sentsorea garatu du Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) Cordovillako i3i Ingeniería Avanzada enpresarekin lankidetzan eta Nafarroako Gobernuaren I+G proiektuetarako laguntza-programa bati esker. Gailuak edozein lursaileko hezetasunari eta tenperaturari buruzko datuak bildu eta hari gabeko teknologiari esker kontrol-postu batera bidaltzen ditu. Gainera, energetikoki autonomoa da, sorgailu fotovoltaikoari esker. Nekazaritzan zein lorezaintzan ureztapena gainbegiratzeko egokia da, beraz.
NUPeko José Javier Astráin Escola eta Jesús Villadangos Alonso Matematika eta Informatika Ingeniaritza Saileko irakasleek, Carlos Castellano Aldave Unibertsitateko Jerónimo de Ayanz I+G Zentroaren sustatzaileak eta Ion Goizueta Crespo egresatuak (Industria Ingeniaritza) diseinatu dute teknologia hori eta i3i Ingeniería Avanzada enpresako Álex Díaz Chamorro ikasle ohi eta telekomunikazio-ingeniariarekin elkarlanean aritu dira.