Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Euskal Espazio Komunikatiboa; erronka eta aukera

Dokumentuaren akzioak

Euskal Espazio Komunikatiboa; erronka eta aukera

2017/01/30 - unibertsitatea.net
“Nola sortu espazio komunikatibo komuna Euskal Herrian?" kezkari erantzunez antolatu du biharko gogoeta-saioa Ezkerraberri fundazioak. Bilboko Bizkaia Aretoan izango da 9:00etatik aurrera.

“Nola sortu espazio komunikatibo komuna Euskal Herrian?" kezkatik abiatuta, Ezkerraberri Fundazioak "Euskal Espazio komunikatiboa; erronka eta aukera" izeneko egun osoko gogoeta-saioa antolatu du biharko. Bilboko Bizkaia Aretoan izango da saioa eta hainbat hedabidetako ordezkariek parte hartuko dute.

Helburu praktikoa du gogoetak: orain arteko gabezien atzean dauden arrazoien diagnostikoa partekatzea eta aurrera begira eman litezkeen urratsak identifikatzea. Horretarako bi elementu gakoren inguruan gogoeta egitea proposatzen dute antolatzaileek. Batetik eraldaketa digitalak berekin dakartzan erronkak izango dituzte gogoetagai; "hedabideei eragin dien posizio-aldaketaren aurrean, nola birkoka daitezke Hego Euskal Herriko hedabideak espazio komunikatiboa errazteari begira?". Bestetik, ordea, hizkuntza-irizpidea; "Hizkuntza propioaren faktoreak nola eragiten die hedabideei beren eraginkortasun, ezberdintze eta eragite-estrategiak indartzeko?".

Izena eman behar da parte hartzeko.

Egitaraua

09:00 Ongi-etorria: Ezkerraberri Fundazioa
09:15 Sarrera-ponentzia
“Espazio komunikatiboaren garrantzia herrigintzaren erronkaren aurrean”. Josu Amezaga
10:15 Atzerriko kasua
"Nola eratu da espazio komunikatibo katalana?" Germá Capdevila
11:00 Kafea
11:30 Eztabaida-saioa
"Eraldaketa-garaiaren aurrean, zer?"
Kokatzeko ponentzia eta moderatzailea: Pilar Kaltzada
Mahai-ingurua
Pello Urzelai, Lontzo Sainz, Pedro Gorospe, Lourdes Pérez eta Iñaki Soto.
13:00 Bazkaltzeko etena
15:00 Eztabaida-saioa
"Euskara, espazio komunikatiboa indartzeko aukera edo oztopo?"
Kokatze-ponentzia. Beatriz Zabalondo
Mahai-ingurua
EITB, Berria, Grupo Noticias, Tokiko Hedabideak eta HEKIMEN. Moderatzailea: Estitxu Garai.
16:30 Mahai-ingurua
"Zer diote Legebiltzarreko alderdiek euskal espazio komunikatiboaz?"
Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi eta koalizioen ordezkariak
Moderatzailea: Juancar Etxebaria
18:00 Amaiera