Dokumentuaren akzioak
Kirola, komunikabideak eta generoaren arteko harremana hizpide aurtengo Komunikaldian
2006. urtetik, urtero, komunikazioarekin lotura duen egun bateko jardunaldi monografikoa antolatzen du Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak: Komunikaldia.
Aurtengoa, 12. edizioa, maiatzaren 4an izango da Aretxabaletako campusean, eta kirola, komunikabideak eta generoaren arteko harremana izango du hizpide. Jardunaldia irekia eta doakoa da.
Aurten lehenengo aldiz ikasleek diseinatu dute jardunaldia iragartzeko kartela. Ikus-entzuneko Komunikazioa graduko "Online baliabideak" lan-sekuentziako ikasleek, hain zuzen ere.
Egitaraua:
10:00 Aurkezpena.
10:15 Ikuskizuna. Maddi Erauskin, Iratxe Baztarrika, Irune Alfonso eta Nagore Arin (Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko 2. mailako ikasleak).
10:30 Hitzaldia. Amelia Barquín (Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikertzailea eta irakaslea).
11:30 Mahai-ingurua:
- Maider Unda (Borrokalaria).
- Agurtzane Elorriaga (Txirrindularia).
- Oihana Aldai (Futbolaria)
- Moderatzailea: Arritxu Iribar (Euskadi Irratiko esataria).