Dokumentuaren akzioak
Zer esan nahi du IkerGaztea izateak?
Datorren maiatzaren 10, 11 eta 12an izango da Ikergazte2017 Ikertzaile euskaldunen bigarren kongresua Iruñean. UEUk eta NUPek elkarlanean antolatuko dute bigarren hau. Baina zer esan nahi du IkerGazte izateak? Olatz Perez de Viñaspre ikertzaileak argitu digu hori. Bai berak eta bai Haritz Iribas ikertzaileak ere lehenengo IkerGazte kongresuan bisitakoa ekarri dute gogora
Ikerkuntzari eta euskarari IkerGaztek egiten dion ekarpenaz mintzatu da Patxi Salaberri NUPeko Katedraduna eta kongresuko arduradunetako bat. Kongresuak zein atal izango dituen ere argitu digu.
Egitarauaren berri laster emango dute. Bien bitarten ekarpenak egiteko epea irekita dago otsailaren 28ra arte eta lanek bete beharreko arauak zein ereduak ere ikusgai daude webgunean.