Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Begirada osagarrietatik, lurraldea eta hizkuntza kudeatzeko proposamenak mahai gainean

Dokumentuaren akzioak

Begirada osagarrietatik, lurraldea eta hizkuntza kudeatzeko proposamenak mahai gainean

2017/04/26 - unibertsitatea.net
“Lurraldea eta Hizkuntza. Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa“ graduondokoaren baitan izango da apirilaren 29an "alternatibak" izeneko saio irekia.

"Lurraldea eta Hizkuntza. Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa" izeneko graduondokoaren barruan saio irekia antolatu dute apirilaren 29rako, Eibarko UEUren egoitzan.

Mahai inguru erara antolatu dute saioa eta begirada osagarrietatik (hirigintza, feminismoa, zientzia, kultura, ekologia) lurraldea eta hizkuntza kudeatzeko proposamenak jarri nahi dituzte mahai gainean. Euskaraz bizitzeko aukerak, gogoak eta guneak zabalduko dituzten garapen eta kudeaketa ereduak bilatu, partekatu nahi dituzte.

Egitaraua

 

Sarrera irekia izango da, baina parte hartzeko a.latatu@ueu.eus helbidera mezua bidali behar da.