Dokumentuaren akzioak
Prest_Gara 17/18 programarako irakasle bila
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak PREST_GARA 2017/2018 osatzeko deialdia argitaratu berri du, eta zabalik da datorren ikasturterako Irakasleen Etengabeko Prestakuntzarako Plana garatzeko proiektuak aurkezteko epea.
UEUk aurrekoetan legez, programan parte hartuko du eta hori dela eta, datorren ikasturtean PREST_GARAn irakasle moduan lan egiteko interesa dutenentzako deialdia zabaldu du. Interesa duen edonork parte hartu lezake, baina curriculuma baloratuko da. Euskalduna izatea (hau da, euskaraz irakasteko gaitasuna izatea) eta aukeratutako ikastaroaren gaian eskarmentua izatea dira baldintzak (UEUk aukeratutako Prest_Gara 17-18 Ikastaroen zerrenda gaika).
Nola eman izena irakasle lanetan aritzeko?
-
Ikastaroa aukeratu: zerrendako zein ikastaro interesatzen zaizun (kodea eman) esan eta ikastaroari dagokion oinarrizko fitxa eskuratuko duzu.
-
Ikastaroen fitxa bete: jasotako fitxa osatu eta zure proposamenarekin osatuta bidali UEUra. Fitxan, oinarrizko informazioa dator, Hezkuntza Sailetik datorren informazioa. Hori oinarritzat hartuta fitxa egokitu edota osatu egin behar da. Argibide gehiago jasoko dituzu fitxarekin batera.
-
Hautaketa: jasotako fitxa guztien artean, UEUren barne-batzordeak aukeraketa egingo du PREST_GARAko deialdira aurkezteko.
Proposamenak bidaltzeko:
-
Epea: martxoaren 24a arte (gehienez 09:00)
-
Nora bidali: o.gardoki@ueu.eus (Oihana Gardoki Ibarra)
-
Zer bidali: ikastaro bakoitzeko fitxa osatua eta curriculuma (bereziki, aukeratutako gaiarekin zerikusia duen formazioari eta esperientziari buruzko informazioa)