Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Euskal Herriari buruzko 3Dko lehen filma

Dokumentuaren akzioak

Euskal Herriari buruzko 3Dko lehen filma

2017/02/28 - unibertsitatea.net
Rene Le Hennaff zinegile frantsesak 1936an grabatu zuen Ipar Euskal herrian "Euskadi" filma, baina sekula ez zen estreinatu Euskal Herrian. Galdutzat eman da Josu Martinez EHUko zinema ikerlariak Parisen topatu arte.

Rene Le Hennaff zinegile frantsesak 1936an hiru dimentsiotan grabatu zuen "Euskadi" film laburra. Lumiere etxeak sortutako “cinema en relief” teknika esperimentalaren bitartez egin zuen. Ipar Euskal Herrian grabatu zuen arren sekula ez zen estreinatu berton. Galdutzat eman da Josu Martinez UPV/EHUko zinema ikertzaileak Parisen topatu zuen arte. Loraldia jaialdiak eta UPV/EHUk elkarlanean bihar goizean aurkeztuko dute filma Bilboko Abandoibarra kaleko Bizkaia Aretoan.

Martxoaren 18an, Loraldia jaialdiaren barruan, izango da filma ikusteko aukera. 19:30etan izango da Bilboko Azkuna Zentroko Golem zinemetan. Sarrera dohainik izango da.