Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian X. Huhezinema euskal film laburren jaialdia prest

Dokumentuaren akzioak

X. Huhezinema euskal film laburren jaialdia prest

2017/03/24 - unibertsitatea.net
Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultateko Ikus-entzunezko Komunikazio graduko ikasle talde batek antolatutako jaialdia da eta Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean izango da martxoaren 29tik 31ra

Datorren astean izango da huhezinema euskal film laburren jaialdia eta, gainera, ospakizun eta guzti, 10. edizioa izango baita. Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultateko Ikus-entzunezko Komunikazio graduko ikasle talde batek antolatzen du urtero eta aurtengoa martxoaren 29tik 31ra bitartean izango da Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean. Guztiara ia 6.000 euro banatuko dira saritan.

Jaialdiari hasiera Juan Palacios zuzendari eibartarrak emango dio. Berak emango baitu aurtengo master classa eta bide batez "Pedaló" bere lehen film luzea ere aurkeztuko du jaialdira. Dagoeneko hainbat sari jaso ditu filmak.

Huhezinemak guztira hiru sail izango ditu. Sail ofiziala, Basque culinary saila eta MU ikasleen saila. Sail ofizialean Goiena saria banatuko da. Sail Ofizialean hautatutako film laburren artean euskarazko film labur onena saritzeko. 2016ko Huhezineman Aitor Gametxok irabazi zuen Goiena saria eta dirusariaz gian, beste euskarazko film labur bat egiteko ekipamendua ere jaso zuen lagapen moduan. Film labur hori bukatu gabe dago, baina egindakoa erakutsiko du Gametxok aurtengo jaialdian. "Ilunabarra" du behin behineko izenburua.  

 

Egitaraua:

Martxoak 29 

10:10 Pedaló (70min) Zuzendaria: Juan Palacios.

16:00 HUHEZI 40 urte dokumentala eta solasaldia.

17:00  Nazioarteko ORONA sariaren irabazleak

  • 24º51’ Latitud Norte (29:11) Zuzendaria: Carlos Lenin Treviño
  • A Quien Corresponda (8:58) Zuzendaria: Valeria Fernandez

18:00 Basque Culinary Saila

  • Ez Naiz Jateko Bizi (3:00) Zuzendaria: Mikel Uralde
  • Zoriontasunaren gailetak (2:58) Zuzendaria: Yago Mateo
  • Wabi-Sabi (2:59) Zuzendaria: Egoiz D. Ibargoitia
  • Gose? (2:57) Zuzendaria: Gero Pentzauku Produxions
  • Berde, Gazi eta Bixi (1:33) Zuzendaria: Arritxu Bidasoro
  • Okela Gosez (2:43) Zuzendaria: Guggenheim productions
  • Onddokaustoa (2:14) Zuzendaria: Julen Ruiz de Arkaute
  • Arrainopola (2:40) Zuzendaria: Ekaitz Uzin
  • Krispetak (2:43) Zuzendaria: Koldo Gartzia eta Maite Bidarte
  • Parez Pare (1:58) Zuzendaria: Eider Ballina

 

Martxoak 30

9:30 Emanaldia:  MU Ikasleen laburmetraiak lehenengo blokea

  • Leihotik (8:15) Zuzendaria: Nekane Muñoz
  • Ignorancia (Ezjakintasuna) (17:36) Zuzendaria: Irati Crespo
  • Ready for… (2:40) Zuzendaria: Amaia Fuertes
  • Idoia (13:29) Zuzendaria: Noemi Mendoza
  • Trapu Zaharrak (11:55) Zuzendariak: Imanol Eppherre eta Ion Garate
  • Beste 40 (10:56) Zuzendaria: Saioa Murua

­

10:50 Emanaldia: MU Ikasleen larbumetraiak, bigarren blokea

  • Basoa (11:48) Zuzendaria: Garikoitz Rivera
  • Delirare (11:11) Zuzendariak: Irene Torregosa eta Irantzu Ugarte
  • 96º (17:31) Zuzendariak: Beñat Galfarsoro eta Arkaitz Gartzia
  • Argipean (11:11) Zuzendaria: Nora Latatu
  • Portrait (5:09) Zuzendariak: Mikel Uralde eta Iñaki Tena

11:50 Emanaldia: MU Ikasleen larbumetraiak, hirugarren blokea

  • Hor Zaude (1:18) Zuzendaria: Andrea Latasa
  • Zaintza baino gehiago (13:46) Zuzendariak: Unai Gil eta Alex Erkoreka
  • Gure izenaren jabe (14:07) Zuzendaria: Jorge Fernandez
  • Flash (11:27) Zuzendaria: Leire Goitia
  • Ama hil zaigu (3:18) Zuzendaria: Iratxe Gonzalez

16:00-17:00 Emanaldia: Aurreko urtean Goiena saria irabazi duen Aitor Gametxo

17:00-18:15 Emanaldia: Lehiaketaz kanpoko emanaldia, lehenengo blokea

  • Night Shift (15:11) Zuzendaria: Izaskun Arandia
  • False Flag (10:55) Zuzendaria: Asier Urbieta
  • Ritual (6:00) (pendrivera pasa) Zuzendaria: Maria Jose Alvarez
  • Hileta (19:50) Zuzendaria: Alejandro Diaz Castaño
  • Lege zahar (3:42) Zuzendaria: Uda films
  • Still Alive (12:22) Zuzendaria: Leire Barturen
  • Los despedidores (9:00) (azpitituluak probatu) Zuzendaria: Ibon Goikoetxea

18:30-19:30 Emanaldia: Lehiaketaz kanpoko emanaldia, bigarren blokea

  • Esperoan (4:08) Zuzendariak: Amaia Otaola, Mikele Landa, Itsaso Garin, Oihane Zunzunegi eta Nerea Sanz
  • Azken Saskia (9:41) Zuzendaria: Oier Fuentes
  • Making off (2:15) Zuzendaria: Arkaitz Gartzia
  • Iggy dog (2:45) Zuzendaria: Garikoitz Rivera, Arkaitz Gartzia, Xabier Goxencia
  • Maizter (6:00) Zuzendaria: Idoia Dávila
  • Y sin embargo, Al-Quds (30:40) Zuzendaria: Unai Aranzadi

 

Martxoak 31:

­16:15 Emanaldia: Lehiaketa Ofiziala, lehenengo blokea

  • Beti Bezperako Koplak (5:22)  Zuzendaria: Ageda Kopla Taldea
  • Jules D (14:04)  Zuzendaria: Norma Vila
  • Caminan (14:20)  Zuzendaria: Mikel Rueda
  • Karta Astrala (27:02) Zuzendaria: Andoni Gartzia eta Maite Bidarte

17:45 Emanaldia: Lehiaketa Ofiziala, bigarren blokea

  • El angulo recto no existe (4:40) Zuzendaria: Jon Zurimendi
  • Precious Moments (9:09) Zuzendaria: Asier Iza
  • El divino (6:12) Zuzendaria: Sendoa Cardoso
  • Anonimo (13:07) Zuzendaria: Ivan Sokolov
  • Si la oscuridad nos lleva (4:58) Zuzendaria: Mikel R. Alonso
  • Ulises (17:00) Zuzendaria: Aitor Gutierrez