Ziztu bizian
Nekazaritzako ingeniariei eta Nekazaritzako ingeniari teknikoei zuzendutako bost beketarako deialdia ireki dute
Nafarrei zuzendutako eskaintza da, eta Nafarroako Gobernuko Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusian burutuko dute beka-jarduna; hain justu, Iruñean eta Erriberrin. Urtebeteko iraupena izango dute.
Koldo Díaz Bizkarguenaga: "Gazteek kalean aurkitzen ez duten espazio pribilegiatua dute Facebooken"
Interneten egiten den euskal identitatearen eraikuntza izan du aztergai Koldo Díaz Bizkarguenagak bere doktorego-tesian, eta egun identitate hori zer den baino, nola eraikitzen den aztertu du.
Neandertalen eta leize-hartzen arteko harremana ari dira ikertzen Aranzadi Zientzia Elkartea eta UPV/EHU
Emaitzen arabera, kantauri isurialdeko hiru kobetan bi espezieak lehian ibiltzen ziren duela 120.000 urte kobazuloen jabetza lortzeko.
"Desberdintzaren matematika" hitzaldia eskainiko du Eva Ferreiro UPV/EHUko katedradunak
Hitzaldian, matematikak desberdintzaren fenomenoa aztertzeko erreminta erabilgarria direla erakutsi nahi du Ekonomia Aplikatutako katedradunak.
Transgenikoei buruzko bideokonferentzia eskainiko du gaur Rosa Binimelis doktoreak
Cristina Enea Fundazioak antolatu du hitzaldia Haziei eskainitako Haziera egitasmoaren baitan, eta gaur, martxoak 25, izango da 18:00etan.
Polymers&Medical applications jardunaldia antolatu du Leartikerrek
Material polimeroei eta material horiek medikuntzan duten erabilerari buruzko hitzaldiak eskainiko dituzte Europako adituek.
Paleolitoko obrak eta Erdi Aroko haziak ezagutarazteko mintegiak antolatu ditu Gordailuak
Gipuzkoan zehar izandako aurkikuntzen berri ematea da topaketen helburu nagusia, eta zazpi dira martxotik azarora antolatutako hitzaldiak.
UPNA/NUPek nekazaritza ekologikoaren inguruko jardunaldiak antolatu ditu
Produktu ekologikoak ekoizteak dituen onurak azaltzea da helburu nagusia, eta horretarako, azalpen teorikoak emateaz gain, bi bisita egiteko aukera ere izango da jardunaldi horien baitan.
Itzulpengintza eta literatura Deustuko Unibertsitateak antolatutako topaketetako protagonista
Camiños de ida e volta / Joan-etorriko bideak ekitaldia apirilaren 3an ospatuko da eta Isaac Xubín eta Joxemari Sestorain itzultzaileek hartuko dute parte.
UEUk 19 ekarpen egin ditu Kultura Zientifikoaren I. Jaialdian
#KZJaia-ren helburu nagusia da artikulu, iruzkin eta bestelako lanen bitartez, kultura zientifikoa ezagutaraztea.
Banku kontratuen eta finantza-produktu abusuei buruzko mintegi bat antolatu du UPNA/NUPek
Maileguei, aurrezkiei, kontu korronteetako gordailuei eta kredituei ezarritako neurrigabeko baldintzak izango dituzte hizpide jardunaldietan.
468 ikertzaile aurkeztu dira Ikerbasquen Research Fellows programako 25 lanpostutara
Programaren helburua da zientzialariek EAEko unibertsitateetan eta ikerketa zentroetan lan egitea, ikertzaileen 'harrobi' bat sortzeko.
Zientzia dibulgazioaren profesionalizazio prozesuaz hitzaldi bat eskainiko du Peter J. Bowlerrek
Dibulgazio-zientifikoaren profesionalizazioak zientzialari eta kazetarien artean sortu dituen tirabirak izango ditu hizpide Peter J. Bowler historialariak 'Zientzia dibulgazioa. Kazetariak ala zientzialariak?' hitzaldian.
Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzietako Euskal Herriko curriculum onena bilatzeko deialdia ireki dute
Eusko Ikaskuntzak eta Laboral Kutxak sustatutako ekimena da, eta hautatuak 20.000 euro jasoko ditu.
Unibertsitatearen eta errendimendu handiko kirolaren bateragarritasunari buruzko jardunaldia antolatu du Deustuko Unibertsitateak gaurko
Ekimenaren baitan, hiru hitzaldi eta mahai-inguru bat antolatu dituzte errendimendu handiko kirolariekin, Deustuko Unibertsitateak asteazkenean ospatuko duen Kirolaren Egunarekin bat eginez.
Urumeako biztanleek naturarekin izandako harremanak ahozkotasunean nola eragin duen ari dira ikertzen Aranzadi Zientzia Elkartea eta Dobera Euskara Elkartea
'Burbunak eta Etsayak' izena jarri diote proiektuari, eta bideo-dokumental bat eta liburu bat argitaratu nahi dituzte egindako azterketarekin.
Banatu dituzte 2013ko CAF-Elhuyar sariak
Ekitaldia Bergarako mintegian izan zen; zehazki, duela 230 urte Elhuyar anaiek wolframa isolatzea lortu zuten eraikinean.
Hainbat arkitektoren hitzaldiak antolatu dituzte Donostiako "UdaberriaRK" kultura-jardunaldien baitan
Apirilaren 14tik 16ra antolatu dituzten kultur-jardunaldiak UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoan eta sarrera irekia da.
Apirilaren 23an, Liburuaren Nazioarteko Egunean, UEUren liburuak erdi prezioan
UEU 1978. urtean hasi zen liburuak argitaratzen eta bere katalogoan genero guztietako lanak aurkitu ditzakezu: testuliburuak, saiakerak, goi-mailako dibulgazioa, erreferentziazko obren itzulpenak, doktorego-tesiak...
Oporretara goaz!
Gaur hasita atsedentxo bat hartuko dugu eta bitartean ez ditugu eguneratuko Ziztu bizian albistegia eta Facebook eta @Uninet_ataria twitter kontuak. Hala ere, zuen esku geratzen dira Ikasleen txokoko iragarkiak, Otarreako apunteak, Blog komunitatea, Zer, non ikasi ikasketen bilatzailea...
Kultura Zientifikoaren I. Ikasle Topaketa egingo da ostegunean, Donostian
Ekimenaren helburua da ikasleen ikuspuntutik zientziaren ikuspegi transdiziplinarra erakustea, ikasleek zientziaren garapenean duten garrantzia azpimarratzeko.
Osasun-zientzietako Ikertzaileen II. Topaketak UEUren 'Aditu duzu?' irratsaioaren bigarren saioan protagonista
Zientzia-dibulgazioko gaiak hizpide izateaz gain, unibertsitate-ikerketen berri ere eman dute Info7 irratian emititutako saioan.
Euskal Herriko GeoGebra Institutuak bloga ireki du 'Unibertsitatea.net'-en
Blogaren helburu nagusiena da matematikaren irakaskuntzan software dinamikoaren erabilera sustatzea.
Hegazti Migratzaileen Mundu Mailako Eguna ospatuko du Urdaibai Bird Centerrek igandean
Ekimenaren helburu nagusia da antolatutako ekintzen bidez, bisitariek hegaztiekin zuzeneko harremana izatea; tartean, eraztunketa zientifikoak eta doako bisita gidatuak.
2014/2015 ikasturterako 40 irakasle kontratatzeko lehiaketa ireki du UPNA/NUPek
Prozesu publikoan izen-ematea maiatzaren 19ra arte dago irekita, eta hautagaiak nahi beste postuetara aurkez daitezke dagokion dokumentazioa aurkeztuta.
AEBetako National Institutes of Health erankudearen beka bat jaso du Juan Carlos Arango ikertzaileak
Latinoamerikako garuneko kaltea duten gaixoen zaintzaileen funtzionamendu psikologikoa hobetzea du helburu Psikologian doktoreak aurkeztutako proiektuaren bitartez.
42. Udako Ikastaroak aurkeztu ditu UEUk Iruñean
Eibarren, Baionan eta Iruñean eskainiko ditu UEUk ikastaroak ekainaren 30etik uztailaren 23ra, izena emateko epea irekita dago jada, eta hainbat erakundek diru-laguntzak eskaintzen dituzte.
Amaia Pavon: "Nerabeek ikus-entzunezkoen bitartez interpretatzen dute mundua, eta haien bidez eraikitzen dute taldearen identitate soziala"
Gazteek euskarazko ikus-entzunezkoak kontsumitzea nahi bada, gazteentzako propio sortutako produktuak ekoitzi behar direla defendatzen du Ikus-entzunezkoen Komunikazioan adituak. Hori bai, uste du gaur gaurkoz ez dela horrelakorik existitzen.
Ekaitz Agirregoitia: "Euskaraz bizi garen ikertzaileontzat oso garrantzitsua da gure jardueretako zalantzak eta dinamikak gure hizkuntzan egitea"
Ikertzaile euskaldunen harreman-sarearen garrantzia azpimarratzen du Ekaitz Agirregoitia Biologian doktoreak eta UEUren Osasun-zientzietako Ikertzaileen II. Topaketetako sustatzaileetariko batek.
Zigarro elektronikoari buruzko informazio "eskasiaren" aurrean, jardunaldi bat antolatu du Deustuko Unibertsitateak
'Zigarro elektronikoa: soluzioa ala arazoa' izeneko ekimenaren helburu nagusia da tabakoaren ordezko gisa erabiltzen den zigarroari buruzko osasun eta segurtasun xehetasunak aditzera ematea.
Hezkuntza zientifikoak dituen erronkei buruzko jardunaldi bat antolatu dute Deustuko Unibertsitateak eta Berritzegune Nagusiak
'Erronka Handiak Zientzia Hezkuntzan' izeneko ekimenaren helburu nagusia da zientziak irakaskuntzan duen egoera aztertzea eta egun arlo horretan sortu diren aukerez jabetzea.
Hizkuntzalaritza Orokorraren Nazioarteko XI. Biltzarra antolatu du Nafarroako Unibertsitateak
Biltzarra bihar hasiko da eta munduko 400 hizkuntzalarik parte hartuko dute. Besteak beste, teknologia eta hizkuntzalaritza, umeen hizkuntza, umorea eta hizkuntzalaritza esperimentala bezalako gaiak landuko dituzte.
Hegaztiak eraztuntzeko ikastaro bat eskainiko dute Cristina Enea Fundazioak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak
Aisialdia ikerkuntzarekin eta hegaztien kontserbazioarekin lotutako afizio berri batera bideratu nahi duten 30 urtetik gorakoei dago zuzenduta ekimena, bereziki.
Zientzia Azoka antolatu du Elhuyar Fundazioak larunbaterako Bilbon
Ikertzaile gazteek garatutako proiektuak ezagutara emateko erakusleihoa da, baina, erakusteaz gain, ikertzaile profesionalen laguntza eta aholkuak ere jasoko dituzte.
Euskal Herriko oroimen historikoa berreskuratzea helburu duten bi auzolandegi antolatu dituzte udarako
"Gerra Zibila 1936-1937. Erresistentziaren oroimena eta aztarnen bila" eta "Nafarroako mugak Erdi Aroan" dira antolatutako barnetegiak eta bereziki 18-30 urte bitarteko gazteei zuzendutakoak dira.
Malariaren aurkako silikonazko inplantea garatzen ari dira Nafarroako Unibertsitateko Klinikako ikertzaileak
Inplantea 2 milimetroko diametroa duen silikonazko zilindro bat da, besoan jartzekoa, azalaren azpian eta xiringa batekin lagunduta.
#saretu lehiaketa jarri du abian UEUk udako ikastaro bat doan egiteko aukera eskainiz
Twitter sare sozialean antolatutako ekimena da, eta helburu nagusia da udako ikastaroak ezagutara emateaz batera, erabiltzaileen sarea osatzea.
Atzerriko unibertsiteteetan eta goi mailako zentroetan euskara irakasteko prestakuntza ikastaro bat jarriko du martxan UPV/EHUk
Udazkenetik aurrera izango da abian ekimena, eta helburu nagusia da euskarari eta euskal kulturari ikusgarritasuna eta prestigioa ematea.
Atzerriko enpresetan praktikak egiteko deialdia ireki du Europako Batasunak
Goi mailako heziketa sustatzeko sortutako Erasmus + mugikortasun programaren baitan antolatu du ekimena.
Zabalik da Donostia Zinemaldiaren Zinema Ikasleen Nazioarteko XIII. Topaketan parte hartzeko izen-ematea
62. Donostiako Zinemaldiaren baitan antolatu dute, eta helburu nagusia da ikus-entzunezkoen arloko esperientziak eta ikaskuntza partekatzea.
EikenTalent ikus-entzunezko lehiaketako sariak banatuko dira datorren astean Aretxabaletan
Gazte unibertsitario ez profesionalei zuzendutako lehiaketa da eta izaera desberdinetako 38 lan dira aurtengo edizioan aurkeztu direnak.
Gizarte zientziei buruzko nazioarteko kongresua antolatu du Euskal Soziologia eta Zientzia Politikoaren Elkarteak
Graduondokoen eskaintza aurkeztu du UEUk datorren ikasturterako
UPV/EHUrekin elkarlanean antolatutako graduondokoa dira: 'Itzulpengintza eta teknologia', 'Hondakinen kudeaketa eta tratamendua' eta 'Agroekologia: trantsiziorako gure bidea lantzen'.
Urdaibai Bird Centerrek arrano arrantzalearen berreskurapeneko proiektuan parte hartu nahi dutenentzako praktiketarako deialdia egin du
Urdaibaiko paduran espeziearen jarraipen zientifikoa egiteko eta Urdaibain birsartutako aleen zainketa eta kudeaketa lanak egiteko praktikaldiak dira eta izena emateko epea ekainean bukatzen da.
UPNA/NUPeko Ikasteko Aretoaren erabilera hobetzeko lehiaketa antolatu dute
Lehiaketara aurkeztuko diren ideia berriekin besteak beste zaratak gutxiagotzea, gizabanakoen joan-etorria hobetzea, lan partekatua eta bibliografia baliabideetarako sarbidea erraztea eta erabiltzaileen arteko interakzioa ahalbidetzea lortu nahi da.
"Dakiguna erakutsiko dizugu" hitzaldi-sorta antolatu du UEUk ekainean Bilbo, Baiona eta Iruñean
Hitzaldiak, Zenbat Gara eta Katakrak elkarteekin, Elekatu/Elikatu eta Euskal Museoarekin lankidetzan antolatu ditu UEUk.
Antton Alberdi: "Ezinbestekoa iruditzen zait zientzialari guztiok dibulgazioari tarte bat eskaintzea"
Nazioarteko ikerlari baten baino gehiagoren interesa eta arreta piztu du Antton Alberdi Biologian doktoregaiak saguzarrak atzemateko erabiltzen duen lan-metodoak: taldean aritzen da, ohikoa ez den arren.
Bertsolaritzari buruzko doktorego-tesia egiteko deialdia ireki da
Mintzola Fundazioak, Mikel Laboa Katedrak eta UPV/EHUko Euskara Arloko Errektoreordeak bertsolaritzaren inguruko ikerketa zientifikoa bultzatuko duen bigarren edizioa aurkeztu dute Villabonako Subijana Etxean.
VII. Tecnalia Kazetaritza Saria lehiaketa martxan jarri da
“Berritzea geroa eraikitzea da” lelopean, ikerketa eta berrikuntza teknologikoek ekarritako aurrerapenak zabaltzea du helburu
Alberto Abadiek, Harvardeko Unibertsitateko irakasleak, ekonometriaren inguruan garatutako metodoari buruzko hitzaldia eskainiko du Bilbon
Mintzaldia gazteleraz izango da aldi-bereko itzulpenik gabe eta aldez aurretik izen ematea derrigorrezkoa da
Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXV. Astean parte hartzeko epea zabaldu da
Filmen proiekzioaz gain, erakusketak, zikloak, haurrentzako jarduerak eta komikien inguruko jardunaldiak ospatuko dira aste osoan zehar
UPNA/NUPeko Abián Bentor Socorro ikasleak doktoregaien ekarpen zientifiko onenaren saria irabazi du Optical Fibre Sensors biltzarrean
Zeliakia atzemateko biosentsore baten garapenari buruzko lanari esker saritu dute "Sentsore kimiko, biologiko, mediko eta ingurumenekoak" arloan
Nazioarteko ikasleek ez dute selektibitaterik egingo estatuko unibertsitateetan sartzeko
Espainiako Hezkuntza Sailak bultzatutako erreformarekin lortu nahi da estatuko unibertsitateetako mugak zabaltzea eta nazioarteko ikasle gehiago jasotzea
BCBLn izango da Europako Psikologia Kognitiboko Elkartearen aurtengo Udako Eskola
Basque Center on Cognition Brain and Languagek (BCBL) hainbat gazte ikertzaile bilduko ditu Donostian uztailaren 14tik 19ra.
Iosu Razquin: “Izaera berezi eta pertsonalitate handiagoko ardoak lortzea da gure helburua”
Iosu Razquinek mahatsetan dauden legami ezberdinak isolatzen ditu eta bakoitzak dituen gaitasunak erakusten saiatzen da zapore eta mota desberdineko ardoak egiteko. Emaitza hau lortzeko burutzen duen prozesuaren gainean mintzatu da besteak beste, iruindarra.
Itziar Garate: "Nire laborategia Artizarra bera da"
Itziar Garate fisikaria Artizarraren Hego-poloko zurrunbiloak aztertzen ari da bere doktorego-tesian. Elkarrizketatu egin dugu.
Nafarroako Unibertsitateko irakasle batek gidatuko duen obesitatearen gaineko ikerketa bi milioi eurorekin lagundu du European Research Council-ek
Miguel Ángel Martínez-González irakasleak PREDIMED-PLUS proiektua garatuko du eta helburua, pisua galtzeak bizimoduan eta gaixotasun kardiobaskularren arriskuan duen eragina aztertzea da.
Urdaibai Bird Centerrek Urdaibaiko Biosfera Erreserban prestakuntza-praktikak egiteko bi beka eskaini ditu
Langabezian dauden gazte tituludunentzat zuzendurik dauden bekak dira eta Euskal Enplegu Zerbitzuaren laguntza daukate.
UPNA/NUPeko ikertzaileek sortutako traktoreak iraulketatik babesteko segurtasun arku baten prototipoa Biosystems aldizkariko artikulu onenaren sarirako izendatu dute
Prototipoa traktoreen aurrealdeko arku bat da, airbag puzgailuen bidez azkar eta automatikoki hedatzen dena. Honekin, babesteko egitura bat ez duten traktoreen iraulketaren ondorioz nekazaritzan gertatzen diren heriotzak murriztea lortu nahi da.
Egunero hiru ordu jarraian telebista ikusteak heriotza goiztiarraren arriskua bikoizten du
Nafarroako Unibertsitateko ikertzaileek egin dute ikerketa eta horretarako zortzi urtetan zehar egin diete jarraipena 13.284 gazte osasuntsuri.
Asmatikoen jarraipena egiteko aplikazio mugikorra sortu du Alberto Cuesta UPNA/NUPeko ikasleak
Medikuak gailuaren bidez jasotzen ditu gaixoaren intzidentzien jarraipenerako eta kontrolerako datuak.
Astean gutxienez zazpi jogurt jateak gehiegizko pisua eta obesitatea garatzeko arriskua gutxitzen du
Ikerketa Nafarroako Unibertsitateak garatu du eta ondorio horretara iristeko 8.516 pertsona aztertu dituzte bataz beste 6,6 urtetan zehar.
UEUk 3 graduondoko eskainiko ditu euskaraz datorren ikasturtean, tartean Agroekologiari buruzkoa
Hiru graduondokoak UPV/EHUrekin elkarlanean antolatuko ditu: Agroekologia, Hondakinen kudeaketa eta tratamendua eta Itzulpengintza eta teknologia.
UPV/EHUko ingeniaritzako ikasleek eserleku bakarreko ibilgailu elektrikoa egokitu dute asteon Silverstonen egingo den lehiaketan parte hartzeko
Erresuma Batuan ospatzen den lehiaketak nazioarteko 120 unibertsitateko eserleku bakarreko ibilgailu batuko ditu. Mundu mailan automibilismoaren alorrean ospatzen den lehiaketa garrantzitsuenetako da.
Gorka Azkune: “Adimen artifizialean eta bere inguruko diziplinetan oso urruti gaude oraindik”
DeustoTech zentroko MORElab ikerketa taldean ari da lanean Gorka Azkune informatikari azpeitiarra. Adimen artifizialaren eta sistema autonomoen esparrua da lantzen duena eta bere doktorego tesia amaitzeko puntuan dago.
Doktoregaientzako egonaldiak antolatu dituzte UPV/EHUk eta UPPAk elkarlanean
Egonaldiak Arantzazun ospatuko dira urriaren 13tik 17ra eta izena emateko azken eguna uztailaren 11a da.
Hondakinen Kudeaketa eta Tratamenduko graduondoko 10 ikasleren proiektuak aurkeztuko dira uztailean UEUn, Eibarren
UEUk UPV/EHUn sustatzen duen graduondokoa da eta uztailaren 15 eta 16an 2013/2014 ikasturteko ikasleen ikasketa amaierako proiektuak eta defentsak aurkeztuko dira.
Txileko Arturo Prat Unibertsitateko Olivia Carvajal Lorcak hitzaldia emango du Donostian: "Hezkuntza, ikuspegi holistikotik: gizaki osoaren bila"
Hitzaldia uztailaren 14an emango du eta bertan Txileko hezkuntza sistema oinarri hartuta hezkuntza holistikoaren gaineko gogoeta egingo du.
Berotze globala hasi da haitzuloetako tenperaturan eragiten
Ikerketa, Esloveniako Postjna koban burutu dute 2009 eta 2013 bitartean eta datozen hamarkadetan berotze globalak haitzuloetan izan dezakeen eragina ohartarazi dute ikertzaileek.
Hamabi arrano arrantzale gazte ekarri dituzte Eskoziatik Urdaibaira
Aranzadi Zientzi Elkarteak bultzatzen duen “Urdaibaiko arrano arrantzalearen berreskurapen proiektuaren” barne kokatzen da ekimena.
UPV/EHU eta Deustuko Unibertsitateko graduondoko ikasleentzat etxebizitza alokairu merkeak, Bilbon ekintza solidarioak egitearen truke
"Gazte solidarioentzako udal-etxebizitzen programa"ren bitartez, 35 urtetik beherako ikasle unibertsitarioek alokairu merke bat izango dute. Trukean, Otxarkoaga eta Bilbo Zaharreko auzoetako ekintza solidarioetan parte hartu beharko dute.
Aurten elkarrizketatu ditugun euskal ikertzaile gazteen elkarrizketak bildu ditugu: 11 guztira
Soziologia, informatika, kimika, publizitatea, matematika, ikus-entzunezkoak, biologia... hamaika gai, hamaika aurpegi, hamaika istorio interesgarri. Sei hilabetetan elkarrizketatu ditugun euskal ikertzaile gazteen elkarrizketak bildu ditugu.
Oporretara goaz!
Gaur hasi eta irailaren 10a arte atsedentxo bat hartuko dugu eta bitartean ez ditugu eguneratuko Ziztu bizian albistegia eta Facebook eta @Uninet_ataria twitter kontuak. Hala ere, zuen esku geratzen dira Ikasleen txokoko iragarkiak, Otarreako apunteak, Blog komunitatea...
Unibertsitateko ikasmaterialak sustatzeko diru-poltsen deialdia egin du UEUk
Edozeini zabaldutako deialdia da baina bereziki baloratuko dira autore gazteen lan-proiektu indibidualak eta talde-proiektuetan autore gazteak integratzeko ahaleginak. Proiektuak irailaren 15etik urriaren 31ra aurkeztu behar dira.
Matxitxakoko itsasargia itsas hegazti eta zetazeoen behatokia bihurtu dute
Behatokitik 47 itsas hegazti eta 10 zetazeo mota ikusi daitezke, besteak beste, ubarroiak, zangak, izurdeak, kaxaloteak eta zereak.
Zinema eta Giza eskubideen gaineko jardunaldia antolatu dute UPV/EHUk eta San Telmo Museoak
Istorio eta irudien bidez ikasten dugu eta filmek giza eskubideak ulertzeko, betetzeko eta zabaltzeko bidean nola eragiten duten aztertuko dute datorren astearteko jardunaldian.
Nazioarteko puntako ikertzaileak eta DBH eta Batxilergoko ikasleak aurrez aurre DIPC-ren eskutik
Topaketak antolatzen diren 6. urtea da eta aurten bi saio antolatuko dira, urriaren 2an (Bilbo) eta Abenduaren 15ean (Donostia).
Haurdunaldiaren aurretik janari lasterra jateak gero haurdunaldian diabetesa izateko arriskua handitzen du
Nafarroako Unibertsitateko eta Palermoko Unibertsitateko ikertzaileak haurdunaldi aurreko dietak haurdunaldiko diabetesean nola eragiten duen 1999az geroztik ari dira ikertzen.
Uxoa Anduaga: "Umorea zer den eta zer ez den botereak definitzen duela erakutsi dit ikerketak"
Uxoa Anduaga Soziologian lizentziatua da eta egun "Euskal umore etniko autoerreferentzialaren bidezko euskal nazioaren birsortze sinbolikoaren analisia" tesia egiten ari da.
Alemanian egun energia berriztagarrien alorrean ematen ari den eztabaidaren gaineko konferentzia antolatu dute gaur UPNA/NUPen
Hizlaria, Fisikan doktorea eta Energia Berriztagarrietan katedraduna den Klaus Kuhnke alemaniarrak eskainiko du.
Jatetxe Jasangarriei buruzko III. Jardunaldia antolatu du Basque Culinary Centerrek
Donostian ospatuko da jardunaldia irailaren 23an eta bertaratzeko izen-ematea doakoa izango da.
UEUk udazkenerako 10 ikastaro antolatu ditu, erdiak on line
Geogebra, oroimen historikoa, Moodle, liburu elektronikoak, ahots teknikak... guztira 10 ikastaro.
Legionellari aurre egiteko bide berriak ireki ditu CICbioGUNEk gidatutako ikerketa batek
Ikerketak legionellak giza-zelulak kutsatzen dituenean proteina bat askatzen duela erakutsi du.
Nafarroako Unibertsitateak obesitatea eta 2 motako diabetesa ekiditeko proiektu baterako boluntarioak behar ditu
Gehiegizko pisua edo obesitatea duten 315 boluntario behar dituzte, 10-18 eta 25-70 urte artekoak.
Gizarte Langintzarako prestakuntza eta elkarretaratze profesionalerako XIV. jardunaldiak bihar Gasteizen
Hizlari gonbidatua Gizarte Langilea eta Valentziako Unibertsitateko irakaslea den Josefa Fombuena izango da. "Gizarte Langintzaren identitate kontuak: besaulki eroso bat" hitzaldia edkainiko du.
Hegaztien astea ospatuko dute irailaren 29tik urriaren 5era
Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Cristina Enea Fundazioak antolatutako ekintzak dira: eraztuntzean hastapen ikastaroa, ornitologia hastapen ikastaroa, tailerrak, filmak... hainbat dira hegaztien ezagutza eta babesa sustatzeko antolatu dituzten ekintzak.
Ikerketa eta Berrikuntza Teknologikoari buruzko VII. Tecnalia Kazetaritza Sarian parte hartzeko aukera bihar bukatzen da
Komunikabideetako profesionalak gizartean ikerketa eta berrikuntza gaiak dibulgatzeak duen garrantzia aintzat hartzea da sarion helburua. 4.000 euroko lau sari banatuko dira.
Bihar hasiko da XI. Nazioarteko Ontologia Kongresua
Urriaren 1etik 6ra ospatuko da Donostian eta Bartzelonan eta giza izaerari buruz arituko dira nazioarteko hainbat aditu. Inaugurazio ekitaldia Francisco J. Ayala biologoak hasiko du.
Ariketa fisikoak lagundu egiten du ikasleen etekin akademikoa hobetzen
Ikerketarako 6-18 urte bitarteko 2.038 ikasleren jarraipena egin dute Madrilgo Unibertsitate Autonomoko ikertzaileek.
Arte Eszenikoen Goi Mailako Eskola irekiko dute Bilbon 2015ean
Goi mailako antzerki eta dantza ikasketak emango ditu eskolak eta Bilbon kokatuko da, Juan Crisostomo Arriaga Kontserbatorioa eta Ibarrekolanda institutuaren eraikinetan.
Arabako Boilur Beltzaren Elkartea eta Neiker-Tecnalia boilur beltzaren hazkuntza eta kalitatea hobetzeko lanetan dabiltza
Boilur beltza (Tuber melanosporum) oso preziatua da gastronomiaren alorrean eta bere hazkuntza garrantzitsua izan daiteke Arabako landa eta baso garapenerako.
Energia Eolikoaren gaia aztertuko dute asteon Eibarren
"Energia Eolikoari buruzko 2014ko Jardunaldiak" urriaren 8 eta 9an ospatuko dira. Energia berriztagarrien gaia landuko dute bertan eta bost dira jardunaldietarako antolatu dituzten hitzaldiak.
Artearen eta ekologiaren arteko harremana aztertuko dute asteon Bilbon
Gaur hasiko da "Artea eta Ekologiaren III. mintegia" eta urriaren 10era arte luzatuko da. Bilboko Bizkaia Aretoan ospatuko da.
Ebolaz arituko da Guillermo Quindos UPV/EHUren Mikrobiologiako katedraduna datorren asteazkenean
"Beldurra ebolaren garaian" solasaldia urriaren 15ean ospatuko da Bilboko Alondegian (19.00etan).
Nafarroako Unibertsitateko ikasleek Singapurko "Asian Business Case Competition"en parte hartu dute
Lau ikasleek elektrizitatea ekoizteko zakarren birziklapenean oinarritutako beraien lanaren fase guztiak garatzeko 40 ordu izan dituzte.
Elgoibarko euskarazko ondarea gizarteratzeko Gotzon Garate Bekaren II. deialdia egin dute
Bekaren iraupena 14 hilabetekoa izango da gehienez eta laguntza berriz 12.000 eurokoa. Ikerketa lanak euskaraz aurkeztu behar dira.
Manex Agirrezabal: "Konputagailuek bertsoak modu naturalean sortzea lortuko dute"
Manex Agirrezabal "Hizkuntzalaritza konputazionaleko teknikak poesia sortzaile automatikora bidean" doktorego-tesia egiten ari da UPV/EHUko IXA Taldean. Elkarrizketatu egin dugu gazte zumarragarra.
Ikertzaile gazteen lanak gizarteratzeko "Zientziarekiko otorduak Lascarayn"
Bi hilabeterik behin antolatzen dira ikertzaile gazteen lana gizarteratzeko jarduerak UPV/EHUren Arabako campusean. Bihar Ikerbasqueko ikertzailea den Marta Sánchez-Carbayo doktoreak parte hartuko du.
"Landa-ingurunearen aukerak eta erronkak klima-aldaketaren aurrean" Workshopean parte hartzeko deialdia egin dute
Abenduaren 4an ospatuko da Bilboko Bizkaia Aretoan eta bertan parte hartzeko ekarpenak egiteko aukera dago urriaren 30era arte.