Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Zigarro elektronikoari buruzko informazio "eskasiaren" aurrean, jardunaldi bat antolatu du Deustuko Unibertsitateak

Dokumentuaren akzioak

Zigarro elektronikoari buruzko informazio "eskasiaren" aurrean, jardunaldi bat antolatu du Deustuko Unibertsitateak

2014/05/16 - Unibertsitatea.net
'Zigarro elektronikoa: soluzioa ala arazoa' izeneko ekimenaren helburu nagusia da tabakoaren ordezko gisa erabiltzen den zigarroari buruzko osasun eta segurtasun xehetasunak aditzera ematea.
Zigarro elektronikoari buruzko informazio "eskasiaren" aurrean, jardunaldi bat antolatu du Deustuko Unibertsitateak

Irudia: Deustuko Unibertsitatea

Zigarro elektronikoaren erabilerari eta zigarro mota horrek sor ditzakeen kalteei buruzko Zigarro elektronikoa: soluzioa ala arazoa izeneko jardunaldia antolatu du Deustuko Unibertsitatearen Droga-menpekotasunen Institutuak maiatzaren 28an.

Ekimenaren helburu nagusia da tabakoaren ordezko moduan erabiltzen den zigarroari buruzko osasun eta segurtasun xehetasunak ezagutara ematea. Izan ere, Deustuko Unibertsitatearen arabera, produktu horri buruzko informazioa "eskasa" da, eta hori izan da izan duen zabalkunde eta erabilera "azkarragatik".

Hori horrela, "espekulazio eta errezelorako bidea" zabaldu delakoan dago erakunde hori, eta dauden zalantzak uxatu asmo dituzte antolatu duten jardunaldiaren bidez.

Guztira, bost hitzaldi eskainiko dituzte gaian aditu direnek, eta jardunaldia 9:30etik 13:30era izango da Deustuko Unibertsitateko Bilboko Garate aretoan.

 

(Iturria: Deustuko Unibertsitatea)