Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Polymers&Medical applications jardunaldia antolatu du Leartikerrek

Dokumentuaren akzioak

Polymers&Medical applications jardunaldia antolatu du Leartikerrek

2014/03/26 - Unibertsitatea.net
Material polimeroei eta material horiek medikuntzan duten erabilerari buruzko hitzaldiak eskainiko dituzte Europako adituek.
Polymers&Medical applications jardunaldia antolatu du Leartikerrek

Irudia: Lea Artibai ikastetxea

Iaz bezala, aurten ere Polymers&Medical applications izeneko jardunaldia antolatu du Leartikerrek. Material polimeroen garapenari eta material horiek medikuntzan duten erabilerari buruzko hitzaldiak eskainiko dituzte, eta, tartean, Europako adituak ere izango dira.

Jardunaldiko egitaraua honako hauxe da:

  • 9:15: ateak irekitzea.
  • 9:30: aurkezpena, Jose Javier Egurrola (Leartiker).
  • 9:45: Negozio Berriak Osasun Sektorean hitzaldia, Mikel Alvarez (Mondragon Helth).
  • 10:15: VHIR: the ideal partner to innovate in Health hitzaldia (Vall d'Hebron).
  • 10:45: Polimero Biodegradableak farmakoen askatze kontrolatuan eta tresna medikoetan hitzaldia, Javier Palacín (Evonik).
  • 11:15: kafea.
  • 12:00: Aeronautikako I+G zentro baten dibertsifikazioa materiale inplantableetara - TRL handiko oferta industriara hitzaldia, Jose Alcorta (Rescoll).
  • 12:30: Enpresa industrial baten ibilbidea osasun sektorera hitzaldia (Createch Medical).
  • 13:00: debatea.
  • 13:15: itxiera ekitaldia.

 

Sektore desberdinei zuzendutako biltzarra da, hala nola, sendagileei, ingeniariei, ikertzaileei edota enpresetako promotore profesionalei.

Polymers&Medical applications jardunaldia apirilaren 4an egingo da 9:00etatik 13:00etara Lea Artibaiko (Markina-Xemein, Bizkaia) Berrikuntza gunean.

(Iturria: Leartiker)