Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Banku kontratuen eta finantza-produktu abusuei buruzko mintegi bat antolatu du UPNA/NUPek

Dokumentuaren akzioak

Banku kontratuen eta finantza-produktu abusuei buruzko mintegi bat antolatu du UPNA/NUPek

2014/04/03 - Unibertsitatea.net
Maileguei, aurrezkiei, kontu korronteetako gordailuei eta kredituei ezarritako neurrigabeko baldintzak izango dituzte hizpide jardunaldietan.

UPNA/NUPek "Banku kontratazioen gaur egungo alderdiak" izeneko mintegia antolatu du  bihar, apirilaren 4an.

Espainiako ordenamendu juridikoak ez du beti bezeroen interes ekonomikoen legitimotasuna babesten eta hori dela eta, jardunaldietan, azken urteotan, maileguen, aurrezkien, kontu korronteko gordailuen, kredituen, kreditu txartelen edota zor-txartelen banku kontratuetan ohiko izan diren abusuzko baldintzak izango dituzte hizpide.

Honatx egitarau osoa:

  • 17:00: Portugalgo ordenamendu juridikoaren erantzuna kontsumitzaileek eginiko banku kontratazioei hitzaldia, Antònio Pinto Monteiro katedraduna (Coimbrako Unibertsitatea).
  • 17:30: Banku kontratuetako neurrigabeko klausulak: perspektiba judiziala hitzaldia, Rafael Ruiz de la Cuesta Muñoz magistratua (Iruñeko 5 zenbakiko Lehen Instantziako Epaitegia).
  • 18:00: Banku kontratuetako neurrigabeko klausulak: notario-perspektiba hitzaldia, Felipe Pou Ampuero notarioa (Nafarroako Notarioen Elkargoa)
  • 18:30: Banku kontratuak eta kontratuetako baldintza orokorrak: etorkizunerako perspektibak hitzaldia, María Ángeles Egusquiza Balmaseda katedraduna (UPNA/NUP) eta Isabel Domínguez Yamasaki doktoregaia (Salamancako Unibertsitatea-UPNA/NUP).
  • 19:00: Produktu finantzarioen kontratazioa: problematika eta soluzioak hitzaldia, Hugo López López irakaslea (UPNA/NUP).
  • 19:30: Finantziazio kontratuak eta hartzekodunen lehiaketa hitzaldia, Rafael Lara González katedraduna (UPNA/NUP).

 

UPNA/NUPeko Arteak eraikineko Ada Byron Aretoan izango da mintegia, eta sarrera doakoa da.

(Iturria: UPNA/NUP)