Dokumentuaren akzioak
EikenTalent ikus-entzunezko lehiaketako sariak banatuko dira datorren astean Aretxabaletan
Eikenek (Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterra) EiKenTalent ikus-entzunezko proiektu eta ideien lehiaketaren zazpigarren edizioa antolatu du eta ekainaren 4an emango du jakitera aukeratutako 12 lan finalisten arteko irabazleak nortzuk diren.
Gazte unibertsitarioen artean ekintzailetasuna eta enplegua sustatzea du helburu eta izaera desberdinetako 38 lan dira aurtengo edizioan aurkeztu direnak: dokumentalak, telebista saioak, film laburren proiektuak...
Lehiaketa gazte unibertsitario ez profesionalei dago zuzenduta eta finalistek jasoko dituzten sarien artean daude formakuntza bekak, EITBren 1.000 euroko saria, adituek zuzendutako tutorizazioak...
Zazpigarren edizioaren sari Banaketa Ekitaldia ekainaren 4an ospatuko da Mondragon Unibertsitateko Aretxabaletako campusean. Arratsaldeko 18.00etan hasiko da ekitaldia eta sarrera librea den arren, izena eman behar da maiatzaren 29a aurretik.
(Iturria: Mondragon Unibertsitatea)