Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Legionellari aurre egiteko bide berriak ireki ditu CICbioGUNEk gidatutako ikerketa batek

Dokumentuaren akzioak

Legionellari aurre egiteko bide berriak ireki ditu CICbioGUNEk gidatutako ikerketa batek

2014/09/23 - Unibertsitatea.net
Ikerketak legionellak giza-zelulak kutsatzen dituenean proteina bat askatzen duela erakutsi du.

Legionellaren aurka aritzeko bide berriak ireki ditu CICbioGUNEk gidatutako ikerketa batek. Lana, AEBetako Osasun Institutu Nazionalarekin (NIH) eta Bartzelonako Superkonputazio Zentroarekin (BSC) elkarlanean egin dute.

Ikertzaileek, bakterioak giza-zelulak kutsatzen dituenean proteina bat askatzen duela (VipD) deskubritu dute. Egoera normalean zelulek "jan" egingo lukete bakterioa baina ikerketak erakutsi du bakterioak askatzen duen proteinak zelulen "digestio-aparatua" garatzea galarazten duela. Honela, bakterioak, zelularen barruan bizirik irautea lortzen du.

Ikerketaren emaitzek, legionellari aurre egiteko bideak ireki ditu, izan ere, proteina honi aurre egitera bideratutako botikak garatu daitezke.

(Iturria: GUK)