Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Malariaren aurkako silikonazko inplantea garatzen ari dira Nafarroako Unibertsitateko Klinikako ikertzaileak

Dokumentuaren akzioak

Malariaren aurkako silikonazko inplantea garatzen ari dira Nafarroako Unibertsitateko Klinikako ikertzaileak

2014/06/03 - Unibertsitatea.net
Inplantea 2 milimetroko diametroa duen silikonazko zilindro bat da, besoan jartzekoa, azalaren azpian eta xiringa batekin lagunduta.
Malariaren aurkako silikonazko inplantea garatzen ari dira Nafarroako Unibertsitateko Klinikako ikertzaileak

Irudia: www.unav.edu

Nafarroako Unibertsitateko Klinikako ikertzaile talde bat malariaren hedapena gelditzeko silikonazko inplante baten garapenean ari da lanean.

Inplantea 2 milimetroko diametroa duen silikonazko zilindro bat da. Inplantea besoan jartzekoa da, azalaren azpian, xiringa batekin lagunduta. Inplantea silikona eta ibermektinaren arteko konbinazio bat da. Bigarren hau tropikoan hainbat parasito-gaixotasun kontrolatzeko maiz erabiltzen den droga segurua omen da.

Malaria hedatzeko bidea izan daitekeela erakutsi dute ikerketaren lehenengo faseko emaitzek eta orain ikerketaren bigarren faseari ekiteko finantzaketa bila dbailtza. Beraien helburua, 35.000$ batzea.

Ekimena Malaria Mission bezala ezagutzera eman dute eta berarekin  bat egin nahi duenak aukera du ekainaren 9a bitartean.

(Iturria: Nafarroako Unibertsitatea).