Dokumentuaren akzioak
Hizkuntzalaritza Orokorraren Nazioarteko XI. Biltzarra antolatu du Nafarroako Unibertsitateak
Nafarroako Unibertsitateak antolatutako Hizkuntzalaritza Orokorraren Nazioarteko XI. Biltzarrak 400 hizkuntzalaritik gora hartuko ditu bihartik aurrera.
Biltzarra maiatzaren 21etik 23ra bitartean ospatuko da eta besteak beste landuko dituzten gaiak izango dira teknologia eta hizkuntzalaritza, umeen hizkuntza, umorea edo hizkuntzalaritza esperimentala.
Biltzarrean Estandarizazio esperientziak: arazoak eta konponbideak (galiziera, espainiera, euskara eta katalana) mahai-ingurua ere antolatu dute eta bertan parte hartuko dutenak izango dira Maria Josep Cuenca (Ikasketa Katalanen Institutua eta Valentziako Unibertsitatea), Francisco Fernández Rei (Akademia Galegoa eta Santiago de Compostelako Unibertsitatea), Salvador Gutiérrez Ordóñez (RAE) eta Patxi Salaberri (Euskaltzaindia eta UPNA/NUP).
Biltzarraren gaineko informazio guztia Hizkuntzalaritza Orokorraren XI. Nazioarteko Biltzarra gunean duzu.
(Iturria: Nafarroako Unibertsitatea).