Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Artearen eta ekologiaren arteko harremana aztertuko dute asteon Bilbon

Dokumentuaren akzioak

Artearen eta ekologiaren arteko harremana aztertuko dute asteon Bilbon

2014/10/08 - Unibertsitatea.net
Gaur hasiko da "Artea eta Ekologiaren III. mintegia" eta urriaren 10era arte luzatuko da. Bilboko Bizkaia Aretoan ospatuko da.

Artearen eta ekologiaren arteko harremana ikuspuntu desberdinetatik lantzea helburu duen mintegiari gaur arratsaldean emango zaio hasiera.

"Arte eta Ekologiaren III. mintegia" UPV/EHUko Eskultura Sailak eta Arte Ederren Fakultateak antolatu du eta urriaren 8tik 10era bitartean ospatuko da Bilboko UPV/EHUren Bizkaia Aretoan.

Ekintza ugari prestatu dituzte, tartean zazpi hitzaldi. Hauek izango dira hizlariak:

  • Lara Almarcegui (artista).
  • Estibaliz Apellaniz (UPV/EHUko Paleontologia eta Estratigrafia saileko irakaslea).
  • Fernando Gómez Aguilera (poeta eta César Manrique Fundazioko presidentea).
  • Iñigo Rodriguez (arkitektoa eta UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoko irakaslea).

 

(Iturria: UPV/EHU)